Fabian Cancellara: Bernako lokomotora

MTk2NA==

Ez dakit nola kalifikatu Fabian Cancellara azken urteetan lortzen ari den guztia. Lortzen ari dena, eta nola lortzen ari den. Duen palmares beldurgarriari gehitu dizkion azken harribitxiak ikusi ostean, txirrindulari honen mugak non dauden galdetzen diot nere buruari. Flandriako Itzulian Tom Boonen handia zelatik altxatu gabe utzi zuen harpidean, eta atzo, eraso kolpe taktiko batekin zuloa eginda, 48 km bakarrean egin zituen, denak ahoa bete hortz utzita.

Azken astean Belgikako bideetan egin dituen “okerkeriak” galantak izan dira, bai, baina hauek egin aurretik, erlojuaren kontra Munduko Txapelketa 3 aldiz irabazita da, baita Olinpiar Jokoak ere, Tourrean dituen 5 etapak, Milan-San Remo eta beste hainbat eta hainbat garaipen handi ahaztu gabe.

Inolako dudarik gabe, azken urteetako txirrindularirik onena da, Alberto Contadorrekin batera, noski. Eta Contador aipatuta, Frantziako Tourrari aipamentxoa egin behar. Cancellarak iazko Tourrari sailkapena buruan sartuta ekin zion, baina mendate serioak iritsi orduko denbora galdu zuen, Andy Schlecki bidea utzi eta, bide batez, beretzat lana egiteko.

Aurten berriro ere sailkapena buruan duela abiatuko al da? Nire ustez faktore gehiegi dauzka kontran: alde batetik, etxean (taldean) Andy Schleck egotea. Ezin ahaztu Alberto Contador, talde gabe ere ia gaindiezina baita. Eta ikusi egin behar Lance Armstrong zer egiteko gai den. Dena den, nik uste dut konturatu zela Tourra kenduta beste edozer irabazteko gai dela. Hori, edo beste Alejandro Valverde baten aurrean gaude. Txirrindulari zoragarria murtziarra, baina urtero harri berean estropezu egiten duena.

Irudia | Hiru aldiz Munduko Txapeldun da Cancellara | Ezezaguna | LGPL

Ingenieria izateak, zientzia gustuko dudala suposarazten du. Asko irakurri eta bidaiatzea gustuko izateak, beste interes batzuk dauzkadala. Denen artean kamuflatuta, kirola. Eta nahaste horren emaitza Julen da. Ni neu.