EZ KENDU BEGIAK PANTAILATIK

Apirilak 14an hasi ginen Andreas eta biok “Katxynski da bide bakarra!/ Follow the leader” ekintza poetikoarekin. Ordutik bederatzi izan dira ZuZeu albistarian jaso ditugunak. Eltsoek hala nahi izanagatik ere ez dugu alde egiteko inolako asmorik, mais quand même… gure ekintza poetiko-imaginarioak zero-kostuan ekoizten jarraitzeaz gainera, eta helburuak lortzeko tenorean, ekimena ber-kokatzea erabaki dugu.Bai, Andreas Baader eta Gudrun Ensslinek panfletoak egingo ditugu inguruko ergelkeria (bêtise ambiante) enpapelatzeko. Gurekin bazaude, inprimatu nahi duzun tamainan panfletoak (ZuZendu nahi duzuna, eskuz edo makinaz) eta itsatsi zure auzoan, zure bikotekidearenean, igerilekuko iragarki-taulan, alabaren haurtzaindegiko komunetan edo zure etsaien leihoan. Hala egiten ez baduzu kasu Nesquik poteak irekitzean! Axel-Springer, Axel-Springer abisua ematen duena ez da traidorea!Panfletoak ahalik eta kalitate handienez hedatzeko honako bloga  sortu dugu. Banaketa egiteko, eta zero-kostua bermatzeko, UMPSren Angiolillo PamphleistInen-en laguntza azpi-kontratatua jaso dugu.Hiri-gerrila historia da, gora panfleto-gerrila ahistorikoa!

GudrunEnsslin2010ekoAbuztuanBilbon(Jordania)etaZureAuzokoHorman lizentzia:cccp- panfleto hau hedatuz gero eraldatzera eta etekin ekonomikoak izatera behartua zara, behean testua iruditik at hala egin dezazun. Ez da deus.

>TXERRIKIAKZABöRRARA!

***

edo kontseilaririk gabeko kultur zapalkuntza aginte

sozialdemokrata bikoitzaren udan

**

“BIG WOMAN,PIG WOMAN

HA, HA CHARADE YOU ARE”

 

>Hic Rodhes, hic salta! Bai, basailuek merezitako gobernua dute Trebiñoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Akitaniako Erregioaren hego-mendebaldeaz beste aldeko Euskal Herrian. Katean lan egiten duten basailuek, soinua ekoizten bizi diren zehar-txirula-jotzaileek eta punka egiten duten gitarra-jotzaileek: denek merezi dute daukaten gobernu zibil zein militarra. Are, Galian, Zelanda Berrian eta Txilen, orduko Ameriketako Estatu Batuetan, Prusian eta Mazedonian bezala, Yemenen ere izango dute zerria kortan. Gure urdeek, gure zerramek, apoteek eta kumeek, ordea, ez dute guk haien izenak ahoskatzeko adinako dominarik, ez dira ez Nixon ez Brandt, ez Moshe Dayan ez Greschen, ez Golda Meir ez Condoleeza Rice. Egungo zerriek Braunau am Inngo margolarien epika urrun dute eta Santa Margalidako hegazkinen erregaian ziztuan itoko lirateke. Horregatik ez dute merezi izenik ere kasernak eta aginte mahaiak betetzen dituzten zerri horiek guztiek. Bai, zakur guztiak zerriak dira! aldarria gure egiten dugu (eta beraz, ez da ez zakurrik mundu bolan).

Gertuko latitude iraingarrian Kulturaz arduratzen den zerriak ez ditu bere lurrinak urteotan Txaikovski eta Ordorikaren entzulekuetan paseatu. Bai, Kulturaz arduratutako zerrama gure hirikoa dugu (baskoek Bitori bat irabazi eta euskaldunek Gasteiz galdu zuteneko hiri Mirandearrekoa hain zuzen), eta ez dugu ikusi sekula liburu edo disko baten aurkezpenean, ez auditorium latindarretan, ez pub anglofonoetan, ez taberna euzkotarretan, ez hitzaldietan -akademiarekin loturik ez baziren-, ez mahai-inguruetan ez mahaien azpian, ez eztabaidetan ezta eztabaidak ziren eraikinetako komunen konketak delineatzeko ariketa zurietan.

Gure ahardi gorena hain da fina eta zekena -Murtzia, Errioxa eta Kantabrian bezala-, berdin mintzatzen baitzaie legebiltzarkideei, prentsari, oposizioko talde nagusiari, Hondarribiako arraunlariei, Indautxuko pintoreei eta Errioxako ardogileei. Hala egiten dio ere behin nazioarteko txerrikumeen azokan erosi zuen txinatarrari. GureSus scrofa gorenari gehiago laket zaio bere uzkiko artelana edozein argitaletxe baskofonoren burmuin-izerdi papereratua baino. Ez du reggaearen, zortzikoaren, funkyaren, polkaren, free jazzaren, bertsoaren, sonataren, sonetoen, fantzineen, kultur astekarien edo gizarte hilabetekarien berririk gure lakuko euli hodeiak. Euskararen mapa ez du ezta alu zipriztinak garbitzeko erabili. Higiene zorrotzegia duen sormen kartografiaren kilometro koadroak haur-zinismoz irensten ditu.

Eta ez zaitez okertu erakunde-kide, txerremazte honek faboreago ditu Aitorren hizkuntz zaharreko antigoaleko testuak XXI. mendekoak baino. Egungo zerri-saskibaloizaleari oka eragiten dio euskaraz idatzia den horrek, baina berdin galieraz edo espainieraz dagoenak, margogintzak, eskulturgintzak, dantzak eta operak plazerezkoa-ez-den jarioa eragiten diote hankartean. Borges, Pink Floyd, Roth edo Mahlerri buruz entzutean, kakeria du ur geldoetako zuri honek.

Hiztegi murritzeko filologo gorena, handien alboan urrutira iritsi dena, zango bakarreko korrikalari txapelduna unplugged-ez-den politika kapitalistan (uzkia garbitzen diena ere entxufatua da), borobilak soilik marrazten dakien ilustratzailea lizentziarik gabeko lehendakariaren doktore-talde probintzianoan.

Aitor dezagun, izenik ez duen urde honek -zaborretarako den txerrikiak- ekintza heroikoa duela gauzatu, INkonpetenteen taldean INdependente saldu du sozialdemokraziaren kausan indartsu dabilen prentsa frankistak. Eta zalantza gutxi ditugu orain, bagenekien erdipurdikoa zinela zure lau masailetan, baina orain badakigu nork zaituen ordaintzen -Espainiako Erreinuak gainera. Zuk ez bezala izena zuten haien artean zegoen Malraux jauna zaila zaigu France/ Canard-Duchêne jarriko zukeen tixert urdinarekin irudikatzea. Zaila Malraux jantzia zelako eta kulturzerria, ez txerri arrunta. Onestidade ariketa ederra prentsaurrean egin duzuna, zure altuera gutxiko lauoindun batentzat kuraia handia metatuko zenuen noren dependente zaren grafikoki adierazteko. Rodtxenko zu! Txirrindulariek bezala, pozik daramazu orain zure esponsor santuen izena mailotean marraztua. Arratoi izatetik astore izatera igaro zara, goi-Kulturaren gainekoa ukitu duzu, Parisko udalaren gainetik orain zu!

Oink oink ari zaizu Rudolf ordotsa alboan eta IRAIL BELTZEAN, MASEN IndIFERENTZIAN, MÜNCHENEKO AIREPORTUAN HARTUKO DUZU LURRA.

 

G.Ensslin& A.Baader

derSchmähschritfürdenKulturwiderstand

[andreasetagudrun@gmail.com]

[https://zuzeu.eus/author/Andreas-Gudrun]

[zure auzoko hormetan]

 

MzIwMg==

txerrikiak zaborrara

Irudia | txerrikiak zaborrara | Andreas eta Gudrun | Creative Commons By SA
Irudia | txerrikiak zaborrara | Andreas eta Gudrun | Creative Commons By SA

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna