Ligatzeko gure erritualak, sanoak ote?
Modan jarri zen, duela ez asko, euskaldunok ligatzen ez dugula dioen kondaira. Zenbait hedabidek hori zabaldu zuen umore ukitu batekin, hori bai, egia esango balute bezala.
Baina egia al da? Ez al gara ligatzeko gai? Ez al gara lotsak aparte uzteko gai?
Baliteke kondaira xelebre honek egiatik zertxobait izatea ere. Egia izan daiteke, beste zenbait baino hotzagoak garela, eta kosta egiten zaigula bi sexuetako kideei, elkarren arteko erakarpena adieraztea.
Baliteke Kariben, Italian edo Andaluzian kontua bestelakoa izatea. Agian Euskal Herriaren tradizo kontserbadoreak ere eragina izan du honetan. Baliteke… baina bai, guk ere ligatzen dugu, beste era batera izan arren.
Orain Gasteizko Txosna Batzordeak ekimen berritzaile bat jarri du martxan. Jaietako txosnetan, triptiko batzuk banatuko dituzte euskaraz idatzitako ligatzeko esaldiekin.
Berritasun honekin “ligoteo sanoa” berpiztu nahi dute, eta emakumeen aurkako eraso sexistak salatu eta ekidin. Euskaldun guztiei eta bereziki euskaldun berriak animatu nahi dituzte konplexurik gabe euskaraz ligatzera eta poteak euskaraz eskatzera.
Ez al da ekimen interesgarria? Hiru batean: 1.Euskara sustatu, 2.Sexismoa salatu, 3.Ligatzen erakutsi 4.Txosnekin dirua bildu
Honen harira zenbait hedabidetan honako erreflexio hau argitaratu dute: “Euskal kulturak gizakion ugalketa sustatzen du udan”. Baina ez dira hemen geratzen; ondoren diote: “Lotsak kentzeko kalimotxo litroak hartzen dituzte lehenik, ondoren musika talde batekin bi sexuetako jendea elkartzen dute, eta azkenik sekulako larreak dituzte gurasoekin bizi diren ikasle mileuristen sexu grinak asetzeko.”
Hedabide horien aburuz hori da euskaldun gazteen “ligatzeko erritual sanoa”. National Geographic-en dokumentala dirudi, “Euskaldunen errito basatiak”.
Baina zer da ba txosnetan, trago bat eskuan duzula, alboko mutil/neska-rekin ligatzea baino sanoagoarik? Internet bidez ligatzea akaso?
Orain ligatzen erakutsi behar al digute???
Ez legoke gaizki…