EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA

LOGO_ETZANA

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

EGITARAUA
Bitan banatuko da Txapelketa eguna. Goizean, eguerdiko ordu biak arte, izango dira lehiaketa-proba guztiak, baita finala ere, eta bazkalondoan egingo da sari-banaketa. Egun guztian, arratsaldeko 18.30ak arte, luzatuko da beraz jardunaldia.

2011ko azaroaren 26aren goizeko 9.30etarako bilduko dira lehiakide guztiak Ola Sagardotegian (Meaka auzoa, Irun), eta goizeko 10.00etan hasiko da saioa, lehiakide guztiak aretoko mahaietan egokitu eta gero. Ikasleak azterketetan bezala ariko dira lehiakideak eta hiztegi-liburuak erabili ahal izango dituzte. Ez da ordenagailurik onartuko. Lehiakideen esku jarriko dute antolatzaileek lehiaketarako behar duten guztia. Lau ekinaldi izango ditu lehiaketak: kanporaketako bi saioak, finalaurrekoa eta finala.

TXAPELKETAK EGITURA BERRIA


Txapelketa Ola Sagardotegian

2007. urtean hasi zenetik, Irungo ‘Bidasoako E.K.T.’ elkartean jokatu dira Txapelketaren aurreko edizio guztiak. Aurten, ordea, Ola Sagardotegian jokatuko da, Irunen betiere. Jokalekuaren egokierak eta edukierak bultzatu gaituzte erabaki honetara. Aurkientza zoragarri batean dago, XIV. mendeko burdinola batean, eta lehiakide gehiago zabal eta behar bezala hartzeko aukera eskaintzen digu.

Txapelketako jokoak, hiru beharrean lau
Orain arte, hiru joko bete behar izan dituzte txapelketako lehiakideek, finalera iristeko. Bosgarren edizio honetan, ordea, lau taula bete beharko dituzte: 10 x 10  laukiko  taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11  laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean. Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da aurreneko bereizkuntza, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Beti bezala, lau lagunek hartuko du parte finalean.

Txapelketako jokoen iraupena
Hiru ordu laurden, 45 minutu, iraungo du txapelketako txanda bakoitzak. Halarik ere, orain arte bezala, ordu beteko aukera izango dute finalera iritsitako lehiakideek lana betetzeko. Orain arte, ordu beteko epea zuten lehiakideek joko bakoitzari ekiteko.

Aldaketa esanguratsuak sarietan
Berritasun egiaz garrantzitsuak bideratu ditugu arlo honetan ere. Hona hemen:

 

Finalera iritsi diren lehiakideak

1. postua.      Txapela, 350 € eta oroigarria.

2. postua.      225 € eta oroigarria.

3. postua.      120 € eta oroigarria.

4. postua.      60 € eta oroigarria.

 

Finalaurrekoan parte hartu duten beste lehiakideak

5. – 16. postuak.      20 € eta oroigarria.

 

Kanporaketan parte hartu duten beste lehiakide guztiak

17. postutik aurrera.      Oroigarria.

Irungo Udala babesle ofiziala
Irungo Udala izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketaren babesle ofiziala. Berealdiko garrantzia duen albistea da hori, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketaren ezagutza ofizialaren bermea agerian uzten duen aldetik.

V. Txapelketak laguntzaile bereziak
Goi mailako eta omen handiko etxeen laguntza jasoko du Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak bere bosgarren edizioan:â??Euskadiko Kalitatea Fundazioa, eusko labelak bideratzen eta koordinatzen dituen erakundea, eta Irungo Ola Sagardotegia, Bidasoalde guztian ongi ezaguna den marka. Euskarri ezin hobea eskainiko diote bi etxeek gure txapelketa xume honi.

IZEN EMATEA
Hala nahi duten zale euskaldun guztiek har dezakete parte Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V.  Txapelketan.

25 euro ordainduko ditu txapelketan parte hartu nahi duen lehiakide bakoitzak (txapelketa + bazkaria). 20 euro, LUMA hilabetekariaren harpideduna bada. Bazkaritan gelditzeko aukerarik ez duen lehiakideak izen emateko kuota baizik ez du ordainduko.
2011ko azaroaren 23an bukatuko da izena emateko epea.
Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, ordainduko dira izen-emateari eta bazkariari dagozkien kuotak.

Lau modu nagusi izango dituzte hala nahi dutenek izena emateko orria eskuratzeko: LUMA aldizkariaren bitartez, Interneten www.xedera.com helbidean, eta honako helbide hauetara jorik: 

Postaz, e-postaz, web gunean edo telefonoz emaizkiguzu datuak:
Tel. 943630883 / 943629564
E-posta: xedera@xedera.com    |    www.xedera.com
Luma Aldizkaria / Txapelketa, 307. P.K. 20300 IRUN, Gipuzkoa.

hitz jokoak, Luma

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude