[Azalak] Europako hauteskundeak biharamuneko egunkarietan
[Azalak] Europako hauteskundeak biharamuneko egunkarietan –
Europar Parlamenturako Hauteskundeak izan genituen atzo, hain zuzen ere gaurko egunkarien azaletan gai nagusia dena eta, ohi bezala, bakoitzak bere ikuspuntutik jorratu duena.
EITB
- Zentroak gehiengoari eutsi dion arren, Europak eskumarago begiratuko du legealdi berrian
- Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak, eta ultraeskuinak gora egin du
- Yolanda Diazek Sumarren zuzendaritza utziko du hauteskundeetako emaitza kaskerrengatik
- EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak EAEn, eta PSOEk Nafarroan
- Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile
BERRIA
- PSOE nagusi Hego Euskal Herrian
- Sei euskal herritar arituko dira Europako Parlamentuan
- Eskuin muturra lehen aldikoz lehen izan da Ipar Euskal Herrian
- Macronek Frantziako Asanblea desegin du
ARGIA
- Eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian eta PSOE Hego Euskal Herrian, EH Bildu gora eta EAJ amilduta
- Faxismo berrituak baldintzatuko ditu Europako Parlamentuko politikak
NAIZ
- Macronek bozetara deitu du, RNk alde handiz irabazi ondoren
- Eskuin muturraren olatuak Ipar Euskal Herria ere hartu du
[Azalak] Europako hauteskundeak biharamuneko egunkarietan