Espainiako selekzioak arrakasta du Euskal Herrian
Zertarako ezkutatzen saiatu, Espainiar selekzioak saltzen du Euskal Herrian. Telebista kateak behintzat gustura daude lorturiko emaitzekin. Espainiar estatuan, %78k jarraitu zuen Del Bosqueren taldeak Portugalen aurka jokatutako partida, Euskal Herrian %66ak, zenbaki polita nazionalismo “periferikoa” nagusi den lurraldearentzat. Azken batean futbola futbola da… hamaika hamaikaren aurka, baloi borobila… eta Xabi Alonsok jokatzen du…
Zergatik jarraitu ote du hainbeste jendek La Rojaren partida? Zenbatek nahi ote zuten Espainiak irabaztea? Euskal Herrian dagoen polizia kopuruak eraginik du zenbaki hauetan? Ala hainbeste lelokeriaren ordez, xinpleki, Espainiar selekzioa gustatzen zaigu?
El Correok emandako zenbakiak.
Irudia | Espainiako selekzioa, harmarria | lembagg | Creative Commons By SA
Nik partida ikusi nuen, eta nirekin euskaldun aunitzek. Horrek ez du esan nahi espainiar selekzioak arrakasta duenik. Aurten, inoiz baino gehiago, euskaldunoi (askori bederen bai) kezkatu egiten gaituzte espainiar selekzioaren emaitzek. Uztailaren 7an jokatuko da finalaurrekoa eta 11an finala. San Ferminetan, kanpotar gehien dagoen tenorean. Ez ditugu Euskal Herriko hiriburuko karrikak espainiar selekzioaren kamisetez jantzirik ikusi nahi. Horregatik jarraitzen dugu partida, behingoz “la rojak” galduko duelako esperantzaz. Zoritxarrez, gero eta gertuago ikus dezakegu uztailaren 7an Espainiak jokatuko duela.
Euskaldunen %66ak jarraitu zuen azken partida ????
Ez ba, telebista ikusten ari zen “euskaldunena” (Euskal Herrian bizi den jendea) da ehuneko hori.
Biztanleria ikusita, Euskal Herriko biztanleen %19.56 edo Hego Euskal Herriko %23.56 ikusi zuen.
Euskal Herrian dugun “kolonoen” zenbakia ikusita… altuak al dira kopuru horiek?????
Nigatik ez gorria ez berdea, futbola gizarte honen gaixotasunaren sintoma bat da, baina tira… Gora Paraguay askatuta!
Oso oker ez banago, Oier, lehengoan Espainiak ez ezik Portugalek ere jokatu zuen. Hortaz, nola demontre egozten ahal diozu ikusle portzentaiari talde jakin bakarraren aldeko jarrera osoa? Nik azken hamar minutuak ikusi nituen eta zin dagit telekinesia erabili nuela CR10-i lagundu/bultzatu nahian.
Orain, berriz, nire kezka da nola findu dezakedan huts egin zidan telelaguntza sistema, bereziki, Luis Suarez lagundu ahal izateko.
nik ere jarraitu nuen partida, eta urtean dozena bat besterik ez dut ikusten. hori bai, kate frantsesean, ez ditut esatari-forofoak jasaten, erreal ala athleticekoak badira ere ez.
“Aupa Paraguay”, nik espainia vs portugal partiduari egotzi diot audientzia ona.
Hala ere, Euskal Herrian audientzia gehien duten partiduak, Espainiarenak dira… kolonoengatik sapi?
etzakiat.
Ba gure tokia erakusteko, horra nere proposamena: Espainiak galduko duenean (ez baitu irabaziko), espainia menderatu duen herriko bandera etxeko balkoian jartzea udara osorako, GORA SUITZA, GORA PARAGUAI!!! GORA EUSKAL SELEKZIOA!!!!
aupa oier!!
ez duzu kontutan hartu partidua espainia galtzen ikusteko ikusi genuenon portzentaia.
“nik espainia vs portugal partiduari egotzi diot audientzia ona” horixe Oier, baina premisa horri erantsi diozun ondorioa da “audientzia” horrek Espainia jarraitzen duela. Lehen okerra. Eta hala balitz ere, alegia Espainia jarraitzen dela huts-hutsik, parekatu duzu jarraitzailea izan eta zale/aldekoa izatea. Bigarren hutsa. Hau da: jarrai dezakegu Espainia baina bakar-bakarrik ikusteko ea ze ostiya hartzen duen.
Guztiz ados “Aupa paraguay”. Nik ere Espainia ikusten badut, noski, zer ostia hartzen duen ikusteko da. Baina nik ez dut parekatu ikuslea-jarraitzailearekin eh! Kontuz gero. Nik hipotesiak bota ditut, galderak. Nola hala erantzunda geratu direnak.
Ea ostia hori laister hartzen duen.
Nik ere sufritu egiten dut Espainia ikusten, ezin baititut irabazten ikusi, eta nik ere Portugalen aurka azken 15 minutuak ikusi nituen, CR-9 harroxko horri amimoak ematen (jesus1!). Baino egia da euskaldun asko? (niretzat gehiegi) Espainiaren alde dagoela. Duela 12 urte uste dut Paraguaik eliminatu zuela Espainia. Oraindik oroitzen naiz nola gestoratako kamiseta zeraman neska batekin eztabaidan aritu nintzan, bera Espainiaren alde eta nik Paraguai (edo beste edozein) hobesten nuelako. Inkoerentzia franko dago eta egon da. Nik 40 urte ditut eta lehenago ez dakit ez ote zen oraindik okerragoa.
Bestalde Espainiak sartu zuen golaren berri dutxan nengoela jakin nuen kanpoko garraixiei esker. Eta GOOOOL nondik zetozen ikusita ez du uste, kolono edo antzekoak zirenik. Esandakoa badago gaia lantzeko aukera eta noizbait Espainiako selekzioaren aurka gaudenok ere elkartu eta adierazi beharko genuke.
Nik ez nuen partidarik ikusi, ezzait futbola gustatzen eta. Nire herria ezker abertzaleak gehiengoa duena da. Irakurtzen ari nintzen eta hala batean GOOOOOL entzun nuen urrutian, itxura guzien arabera jende askok batera egindako zarata. Jakinik zer herritan nagoen pentsatu nuen: Espainiaren aurkako ekipoak sartutakoa izango duk (ez nekien zein ekipok jokatzen zuen ere). Kuriositatez telebista piztu nuen… eta hara non, zarata alai eta potente hori Espainiaren gola ospatzeko zen !!!. Beraz, agian arrazoi du Urrusolok
Nik ere ikusi nuen partida (bueno, bigarren zatia, lehen zatian lo harrapatu ninduen). Nik ere galtzea opa diot eta amorratzen nago egun hori noiz iritsiko. Baina kezkagarria da inguruan duen atxikimendua. Partidetako bat tabernan ikustea egokitu zitzaidan eta agian alde duen jendearen kopurua asko aldatu ez bada ere orain nahiko gauza normala da builaka hastea (askorentzat askatasun seinale izango da, niretzat probokazioa ere bada). Askatasuna litzateke guk ere gure selekzioa izateko aukera bagenu, bitartean ez.
Eta urrunago doa kontua. Gaur egun ohizkoa da ume bat Real Madrilekoa izatea, edo Liverpoolekoa, edo kontxintxinakoa. Globalizazioaren eragina izango da…
Identitate arrasto batzuk galtzen ari garela uste dut, ezkor samar nago.
Pasaden asteburuan espainiako probintzia bateko hiriburuan egon nintzen eta hori espaniako banderez josita zegoen(balkoietan, tabernetan, autoetan, kamisetetan, etab…). Zorionez ez da horrelakorik gurean, baina beldur naiz san ferminetan bizi izan al dugunaz…
Ni partida ikusten asi nintzen, baina minutu gutxi eta gero itzali behar izan nuen ez bainuen esatariak aguantatzeko gogorik (“neutralak” izanen balira tira, baina espainiarekin sufritzeko? utikan!)
Dena den, aitortu behar dugu selekzio horren aldeko jende asko dagoela gure artean, baita abertzaleon artean ere. Hausnarketarako kontua.
ah, eta aupa Paraguay!
Nire familia abertzalea da (EAJ) eta biziki jarraitzen ditu Españako norgehiagokak, Nadalen partidak eta baita Fernando Alonso delakoaren karrerak ere. Niri ez zait kirola ikustea gustatzen, nahiago dut praktikatzea sofan etzanda egotea baino. Bost axola zait espainak ze egiten duen baina argi dago gure herria aldatu egin dela, orain dela urte batzuk ez genituen goool eta petardoak kalean entzuten Espainiak gola sartzean. Beharbada hau da Patxi Lopezek gure duen normalizazioa, lortu du EAEko biztanle gehienak normalak bilakatu dira, nik behintzat eta espero dut beste askok bezala ez naute normalizatu eta ez dute inoiz lortuko. ABAJO ESPAÑA!!
Barkatu NIk baino, ni gipuzkoa barnealdeko herri batekoa naiz, hauteskundeetan botoen %85 alderdi abertzaleek eramaten dute beti eta 40 urte ditut. Lehen ere nire herrian parte zaharreko taberna askotan Goool entzuten zen Espainiak gola sartzen zuenean. Ez dut uste hori asko aldatu denik. Orain telebistak eragin handiagoa du eta egiten duten kanpaina españolista izugarria da. Beste hainbeste Vocento taldeko egunkariek eta gu ere inguratuagoak sentitu gaitezke, baino nire inguruan espainiaren alde zeudenak orain ez daude hain alde.Nonbait Manolo Escobarrena gehiegizkoa izan zen…
Ez da berria futbola eta afektuen kontu hau. Hara hemen zutabe baten zatiak, duela hamar urte idatzitakoak, 2000 urtean, orduko mundialaren karietara. Ez zidaten oraindik Garatik alde egiteko eskatu eta hantxe argitaratzen zidaten astero Patri izeneko bati idazten nizkion gutunak. “Selekzio naturala” deitzen zen zutabea.
“Patri laztana, (-) Kontua da, hiruzpalau partida ikusteko aukeran izan naizela. (-) Ez dut izan arazorik Holanda edo Alemania jokoan ikusi ditudanean. Noren alde jarri ere, supitoan erabakitzen nuen. Beste askoren antzera, txikienaren alde neu ere. Batez ere Portugalgo selekzioak jokatzen zuenean. Lisboako lagunak gogoan, haiek irudikatzen nituen nire alboan eta lehiotik txardina eta bakailo erreen usaina sartzen zen Figoren jokaldi bakoitzarekin.
Beste kontu bat zen, ordea, Espainiak eta Frantziak jokatzen zutenean. Orduan ez nuen asmatzen bihotza noren alde jarri. Ausartu ere ez nintzen egiten sentimenduak sumatzera. Anestesia lelo batek harrapatuta bezala segitu nituen partida horiek, ez gatz eta ez piper. Txiki eta zanpatuak izateko jaio garenok, ez dugu besteek bezalako aukerarik. Ez eta garbiro poztu edo tristatzeko ere.
Krisiaren gailurra Frantzia eta Espainiaren arteko lehiak ekarri zuen. Noren alde jarri erabakitzeko estrategia muntatu nuen orduan. Hurbileneko egiten zitzaidanaren alde jarriko nintzen. Baina hara, Patri, gauzak ez dira beti errazak izaten. Espainiako Selekzioan herritarra neukan jokoan: Etxeberria. Frantziakoan, ordea, auzoa nuen defentsa lanetan: Lizarazu. Frantziak irabazi zuenean, Hendaia partian izan ziren etxafero eta bandera piloek, etxeraino iristen ziren kantu eta bozina zaratek, ederki erakutsi zidaten neu nintzela eskizofreniko bakarra. Besteak ez bezala, neu nintzela, poza bizitzera ausartzen ez zen apurretakoa. Agian beste norbait ere izango zen zokoren batean leloturik, zer sentitu ere erabaki ezinik. Kontua da, Patri, oso bakarrik sentitu nintzela. Artaldeko ardi beltzaren gisan. Uste dut, hurrengo batean halako katramiletan ez ibiltzeko, piztu ere ez dudala egingo telebisionea, Patri. Ihes egingo diodala, kilk, menperatzaileen artean derrigorrez hautatzen ibili behar ezinbestekoari.”
Ez al zen Errealeko Kortabarria izan Espainiako Selekzioan jokatzeari uko egin zion bakarra?
Bai.
Bartzelonako Oleguerrek ere uko egin zion bere garaian. Eta esan zen ere, Aranbururi deitu zitzaiola… baina ez zela joan.
Nik ere Aupa Alemania! egin gura dut aldarri.
[…] pasado sábado llegué a Donostia nada más acabar el partido Paraguay-España. Entré por el Antiguo, atravesé el Paseo de la Concha y nada más llegar a la calle San Martín, […]