Eskaintza kuriosoa
Harritu ninduen lehena, jada ni iristerako norbait eskaintzan interesatua zegoela, azpian kokatutako telefono zenbakietatik bat falta baitzen. Baian agian, senargaiak marketing teknikak menperatzen ditu eta lehen pausua berak ematea erabaki zuen atzekoak ez lotsarazteko.
Halakorik nork idatzi zezakeen pentsatzen jarri nintzen. Benetan ezkondu nahi duen norbait izan zitekeen? Larunbat gauetako arrantza orduan beti kale egiteaz nazkatuta beste metodo bat frogatu nahi duen norbaitek agian?
Baina zaila zait norbaitek halakorik serio egin dezakeenik sinestea. Baditut internet bidez ligatzen duten lagunak eta halako metodoak zinez artifizialak iruditzen zaizkit. Hau are okerragoa iruditu zitzaidan, ezinezkoa…
Ziurrenik graziosoren batek lagunen bati adarra jo nahiko ziola pentsatu nuen. Beste teoriarik bururatzen?
Norbaitek egia jakin nahi badu, hor du telefono zenbakia…