Ermutik Mallabira, Mongoliatik igarota

mongolia

Erik Del Rio mallabitarra eta Josu Azpiri, Miguel Moyano eta Unai Bergaratxe ermuarra dira lau abenturazaleak. Zergatik ez aipatu bidaia luzeko bosgarren protagonista ere: 55 zaldiko potentzia duen Peugeot 106a.

Bartzelonatik 100 talde abiatuko dira; Ingalaterra eta Italiatik beste 400. Txekiako Klatovy herrian batuko dira 500 taldeak. Handik Austria, Kroazia, Serbia eta Bulgaria zeharkatu eta Turkiara iritsiko dira. Bide hori jarraian egiteko asmoa dute. Ondoren, Uzbekistan eta Errusiatik igaroko dira, besteak beste, Mongolian sartu aurretik.

Horrelako bidaia batean ezin daiteke dena aurreikusi. Beti egongo dira ezustekoak. Horrek ez du esan nahi plangintzarik behar ez denik; zenbat eta zehatzagoa, hobe, gainera: “Oso argi ibili beharko dugu mugetan, asteburuetan muga asko itxita egoten baitira. Gure helburuak lortzeko kalkulu zehatzak egiten jardun dugu luzaroan. Hala ere, ustekabeak espero ditugu”, dio Erik Del Riok.

Izaera benefikoa

Mongol Rallya Institute of Adventure erakundeak antolatzen du. Erakunde horrek kotxe lasterketak erabiltzen ditu kooperazio-lanak egiteko, Asian, Amerikan eta Afrikan. Gobernuz Kanpoko Erakundeek jasotako dirua eskolak sortzeko edo nekazaritza sustazeko erabiltzen dute. Rallyko parte-hartzaileek 3.000 euroko laguntza ematen dute; lasterketarako erabilitako kotxea ere bertan uzten dut.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria