Elkartasun astea: Segiren alde Suitzan eta 11 ekimen gehiago
Betagarri taldeko kontzertuan izan zen Worwärts festival-en Zurich-en. RJZ taldeko kideek bultzatuta (Zurich-eko gazteri gorria).
(Ikusi bideoa).
Italian 40 bat ekimen burutuko dira eta honezkero batzuk eginak dira, Milanon esaterako mahai-ingurua egin dute Juan Karlos Alduntzin-ek ezker abaertzaletik eta Giovanni Giacopuzzi-k (idazlea eta 18/98) epaiketako defentsaren peritoak, Marco Santopadrek (Erromako Radio Città Aperta-ko zuzendaria) eta Angelo Miotto-k (Peace Reportere-ko editatzailea). Euskal Herriko une politikoa eta etorkizunerako apustua izan zituzten mintzagai, bai eta elkartasun internazionalistaren beharra ere, 80 lagunek baino gehiago hartu zuten parte.
Italian bertan salatu beharrean gaude Euskal Herritik hizlari bezala joandako Fakun Aznarezi 3 egunean zehar egindako jarraipen poliziala, berak Friulin egin ditu 3 hitzaldietan. Kalez jantzitako poliziak (haietako batek ‘egunon’ ere esan zion kafetegi batean) eta uniformez ere bai. Azkenik Livorno taldeko jarraitzaileek pankarta atera zuten azken partidan.
Suitzan (sakatu kronika eta argazkiak ikusteko) oso hitzaldi eta kontzertu jendetsuak ari dira egiten, astearen erdian egonda 400 lagunek hartu dute parte orain arte.
Aragoin (sakatu kronika eta argazkiak ikusteko) ere oso bira arrakastasua egin dute gazte independentista auziperatuek.
Bordelen, (sakatu kronika eta argazkiak ikusteko) ezker abertzalearen legalizazioa eskatu dute Bordeaux-Antifa kolektibokoek.
Dublinen elkartaratzea egin zuten 30 lagunek eta Dublingo zubirik ezagunenetik pankarta zintzilikatu.
Informazio gehiagorako: www.askapena.org