Elkartasun astea, elkartasun uholdea

iturria: www.askapena.org

Herritarren partaidetza ere handituz joan da urterik urte, oraindik ekimen batzuk egiteko daudelarik (Andaluziako elkartasun astea, Venezuela, Uruguai eta Argentinakoa eta Milanoko manifestazio handia, adibidez) 4.500 bat lagunek hartu dute parte hitzaldi, bideo-emanaldi, elkartaratze, erakusketa eta abarretan.

Nabarmentzekoa da elkartasun astea berotze aldera Euskal Herriaren Lagunek ‘Euskal Preso Politikoen argazkiak kalera!’ ekimena egin zutela eta munduko 31 lekutan izan zirela euskal presoen irudiak. (Milano, Berlin, Argentina, Roma, London, Uruguay, Breizh, Torino, México, Barcelona-Gracia, Firenze, Lisboa, Scotland, Dublin, Derry bloody sunday, Madrid, København (Kopenage), Friuli, Livorno, Pavia, Switzerland, Barcelona-Sants, Lille, Norway, Korsika-Toulon, Korsika-Ajaccio, Sinn Féin photo, Ográ Sinn Féin photo, Bologna, Napoli, Cork).

Guztira, beraz, 150 ekimen baino gehiago eta 5000 baino gehiago lagunek hartu dute parte 22 herrialdetan. Euskal Herria ukatzen eta zapaltzen duten espaniar eta frantses estatuek eragotzi nahi dute nola edo hala Euskal Herria ezagun izatea munduan. Pentsarazi nahi digute bakarrik gabiltzala munduan, baina urterik urte eta asterik aste Euskal Herriaren Lagunak gehiago dira eta hobeto egiten dute lan, gero eta ezagunagoak dira eta gero eta zabalduago daude. Euskal Herria eta gatazka politikoa munduko agenda politikoan dago, gero eta altuago eta kolpe errepresibo etengabeek ez dute hori eragotzi, areagotu baizik: Askapenaren kontrako operazioak Euskal Herriaren Lagunen erantzun sendoagoa ekarri duen bezala.

Datu batzuk ematearren:

Suitzan (1. kronika eta 2. kronika) eta Alemanian hamarnaka ekimen izan dira eta 600 eta 400 lagunengana heldu dira hurrenez hurren. Horrez gain, Danimarka eta Suedian ere egin dira ekimenak.Italian -ohikoa bihurtu den- uholdea izan da berriz: 35 bat ekimen hamarnaka herri/hiritan eta ehundaka lagunek parte hartu dute ekimenetan. Besarkada bat hemendik Arturo eta Guido euskal herriaren lagunei hondakin nuklearrez beterik tren bat gelditzen saiatzeagatik atxilotu zituztenak (oraindik espetxean daude).

Estatu espaniar eta frantsespean bizi garen herrietan ere bira arrakastatsuak izan dira: Aragoin (4 hitzaldi), Madrilen (beste 4 ekimen eta Ateneoan 120 lagun bildu ziren), Països Catalans-etan 11 hitzaldi antolatu dira eta 500 lagunetik gorak hartu dute parte. Estatu frantsesean, Parisen ehundaka lagun pasatu da euskal presoek egindako artelanen erakusketan eta Gabi Moescak eginiko aurkezpenean 80 lagun batu ziren beste 4 ekimen ere egin dituzte, Lillen, Bordelen Bretanian eta Korsikan ere mobilazatu dira.

Irlandan Cork, Derry, Belfast eta Dublinen izan dira ekimenak, Eskozian 80 lagunen aurrean eman zuten Etxarat-eko kideek hitzaldia eta Londongo Euskal Herriaren Lagunek festa jendetsua antolatu zuten (bertsolariak, euskal musika taldeak…) eta horrez gain Brian Currin eta Guillermo Barredo eta ingeles legebiltzarreko hainbat legebiltzarkidek eman zuten hitzaldian, Westmisnter-en aurrean, pankarta jarri zuten eta ekitaldira joateko deia zabaldu zuten.

Aste honetan oraindik ere Argentina, Uruguay, Venezuela eta Andaluzian egingo dira ekimenak eta hilaren 26an Milanon ‘hamaika herri, borroka bakarra’ manifestazio handia egingo da, non Italiako Euskal Herriaren Lagunak talde guztiek hartuko duten parte eta beste herri batzuetatik ere (Euskal Herritik Hesian musika taldeak, joaldunak, txalaprtariak eta herritar ugarik hartuko du parte).

Euskal Herriko partaidetza

Handitu den beste aldagai bat da Euskal Herriko partaidetza. Aste honetan elkartzen, 8H diasporako elkartea, Etxerat, Ikasle Abertzaleak, gazte independentistak, ezker abertzalea, Askapena, Askapenako auziperatuak, Udalbiltzakoak, Torturaren Aurkako Taldea, Sagarren denbora eta Itsasoaren alaba filmeak (GITE-IPES) ibili dira hara eta hona eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, batez ere, bisitarik gabe geratu diren Etxerateko kideei: eragile bat busti baldin bada aste honetan Etxerat izan baita.

Jazarpen poliziala

Aurreko urteetan gertatu antzera, polizia hianbat lekutan agertu da Italian Ikasle Abertzaleak taldeko lagun bati 3 egunez egin zioten jazarpena, bai eta Askapenako kideei ere Italian bertan eta Països Catalansetan. Euskal Herriaren Lagunek azken urteetan beren larruan somatu dute kriminalizazioa eta Euskal Herriarekin elkartasuna jorratzea leku askotan arazo iturri da: estatu frantsesean eta espaniarrean, Portugalen eta Italian kasu. Horregatik ere mila esker, elkartasuna gutxitu beharrean handiagotu duzuelako. Arturo eta Guido askatu! Hondakin nuklearrez zamatuta zihoan tren bat gelditzen saiatzeagatik atxilotu zituzten aspaldiko lagunak diren eta aste hau berau antolatzen ibili diren Arturo eta Guido Italiako Euskal Herriaren Lagunak. Oraindik behin-behineko espetxealdian egotea mendekutzat salatu dute Italiatik eta Euskal Herriarekin ere solidarioak izatea atzean egon litekeela

Milano: ‘hamaika herri borroka bakarra!’

Otsailaren 26an Milanon ‘Hamaika herri, borroka bakarra’ manifetazio handia egingo da. Iaz 3000 lagunek hartu zuten parte eta aurten hori gainditzea espero dute. Manifestazio honetan Kurdistanen aldeko taldeak, Palestinakoak eta Abya-yalako beste hainbat herriren aldekoek parte hartzen dute, baina Euskal Herriak protagonismo berezia du. Iaz 300 presoren argazkiak atera zituzten manifestazio horretan eta aurten joaldunak, txalaprtariak, Askapenako ordezkariak, Hesian musika taldea eta euskaldun ugari joango dira Milanora, bai eta Italia osoan zehar barreiatuta dauden Euskal Herriaren Lagunak.

Euskal Herriaren alde Euskal Herritik kanpo antolatzen den ekimen handiena da eta Askapenatik jarraipen berezia egingo diogu.NDUzNQ==

4 pentsamendu “Elkartasun astea, elkartasun uholdea”-ri buruz

  • Ohar estetiko bat:

    Kartelari begirada soil bat botata ESAITek antolatutako zerbait zela uste nuen, Euskal Herriko selekzioren batek partidaren bat zuela edo horrelako zerbait. Neguko opor hauetan Futbol selekzioak jokatu zuen partidaren egunean antolatu zen aldarrikapen jairako behintzat horrelakoxe kartela erabili zuten. (lotura jarriko nuke baina ez dakit nola egin, bilatu googlen “Esait” eta ikusiko duzue).

    Ondo legoke horrelako detaileak zaintzea.

  • Bada kuriosoa izan da benetan, arrazoi osoa duzu itxuran berdintsua dela, baina kartela Milanoko solidarioek (italiarrak dira) egin dute eta pentsatuko zuten Italian inork ez duela ESAITeko kartelik ikusi.

    Euskal Herriko kaleetan ez da kartel hori ikusiko, hau baizik:
    https://lh3.googleusercontent.com/_QSVowG1v5z8/TWYhN-5xEkI/AAAAAAAABJY/5e75K8by5lo/s512/image2826.png

    ondo ibiliiiiiii!

  • 5000 pertsona / 150 ekimen = 33,3 pertsona/ekimeneko. Eskerrak.

  • Kontxo! zuzeun ere trollak!.
    Jon troll bat da, bere “ekarpena” izorratzea beste helbururik ez du eta…
    Badakizue, trollak ez dira elikatu behar