Eguneroko gauzak (I)
Eguneroko gauzak (I) –
Jaiki berriko dutxa, infusioa, mueslia eta platanoa, autoan notiziak entzutea, laneko mugikorra, dena bere horretan dagoela jakiteko bi-hiru dei egitea, bilerak, emailak bistaratu eta batzuk erantzutea, lankideekin elkarrizketa, ohiko webguneak bisitatu eta bazkaritan papereko egunkariak irakurtzea, berriz bilerak, atera baino lehen biharamunean egin beharrekoen zerrenda osatzea, autoan azken berriak entzun eta kantu gustagarriren bat bilatzea, afaritan entsalada eta pasta prestatzea eta lotara baino lehen, liburua irakurri eta ordenagailuan xakean jokatzea.
Gauzak falta zaizkit.
Ez dakit asko diren ala gutxi.
Irudia | Leihoa | Kalaportu | Creative Commons By SA
Egunerokoak.
Eta egiten ez ditugunean burutzen, orduan bai buruko minak.
Txinatarrek ziotenez, Jon, pertsonarik aberatsena ez duk gehien daukana, baizik eta gutxien behar duena. Agian hortik jo behar, bizitza moderno alu honetan. Baita segurtasun kontuetarako ere: aterik seguruena, zabalik utz litekeena. Etc.
Ordenagailuan xakean jolastea, Jon???
Duchamp garaikide bat lagun eta ni orain artean enteratu gabe…..