EAJ, Alkarbide, EA, Aralar, HB… Alderdi aniztasunaz
Ez nintzen jaio oraindik, hainbeste min sortu zuen, hainbeste aldiz kontatu didaten frankismoaren ondoren, lehen hauteskunde autonomikoak ospatu zirenean. Ospakizuna, demokrazia gosea, politikarako irrika, ametsak, esperantza, kimerak eta sekulako xarma. Zein ilusio proiektuak aurrera eramateko. Han ziren, Eskuin abertzalea(PNV), ezker abertzalea(HB, EE), Sozialista españolak (PSOE, PSOE(H)), eskuin española (AP, UCD) eta azkenik, indartsu, komunistak (PCE, EMK, ESEI, LKI, PTE, PST, UC, Ikea, Carrefour, Eroski…)
Hauteskundeen datu biltegian begiratu eta harrituta geratu naiz. Zer aniztasun! Kontziente naizenetik alderdi komunista bakarra ezagutu dut Euskal Herriko Alderdi Komunista (EHAK), jada desagertarazi dutena. Eta hainbeste batera ikusteak denboraren makina asmatzeko gogoa sartu dit. Pena ezin dela. Han banuen aukeratzerik bahintzat. Haserre jaiki ezkero Stalinista, melankoliko jarri ezkero Troskista edo Leninista, ezkerreko hankarekin esnatu ezkero Maoista… gosez jaiki ezkero komunista tortillazaleak, gose barik jaiki ezkero begetarianoak… Hori bai demokrata izatea! Idealak denaren gainetik! Nola ez, horregatik dute orain hainbeste indar!
-Hi, ixildu ai.
Ostras pedrin egia jarleku bakarra dute… nolatan hain beherakada handia? Orain guztiak alderdi bakarrean bilduta daude. IU. Eta alderdi “komunista” horrek jarleku bakarra du kongresuan (Llamazares). Hori bilakaera… Berriz ere denboraren makina asmatzeko gogoa sartu zait. Kristoren gogoa dut, itzuli eta alderdi horien buruei gaztako eder bat emateko.
Baina lasai, lezioa ikasi dugu ezta? Komunistak desagertu dira, baina abertzaleok ez gara tranpa berean eroriko… guk burua pentsatzeko darabilgu. Denok batera estatu independiente euskaldun baten bila! Bai horixe! Zein estratega onak ditugun “gure” alderdietan…
-Hi ixildu ai!
Ostras pedrin egia PNV-en banaketa egon zen-eta! EA sortu zen! Eta gero EA banandu zaigu! Eta Alkarbide sortu da! Eta HB banandu zen, Aralar sortzeko! Eta Iparraldean hiru alderdi abertzale bananduta aurkeztu dira europar hauteskundeetara, eta Ibarretxe eta Imaz ez dira lagunak oraindik… Eta La Sexta eta cuatro elkartuko dira… eta Basagoitiri futbola gustatzen zaio, eta Haimar Zubeldia Astanan, eta BBK eta Kutxa ez ziren fusionatu… eta Patxi Lopez lehendakari… Eta Fernando Alonsok ezin du karrerarik irabazi… Erreala beste urte bat segundan… Kafeak 0,80 zentimo balio du… krisia! Krisia! Krisia!!!
Hori gertatzen da interes pertsonalak, sozialen gainetik ipintzen direnean.
-Hi ixildu ai!
– Bale ba…
EHNArekin bozkatuko dugula denok urte batzuk barru, alderdi bakarra izan, edo milaka bilaka ibiltzen bagara ere. Horrexek batuko abikaitu alderdien gainetik, euskalduntasunak.
Egia borobila. Euskal abertzaleen batu beharrari dagokionez, egiten dugun gauza bakarra beharra aipatzea besterik ez da. Ez dut uste, honela jarraituz gero, inoiz ezer lortuko dugunik. Nahi nuke baikor izan, baina ezin dut. Azkenean, zenbat abertzale, hainbat alderdi bukatuko dugu, eta bakoitzak bere buruari botoa ematen. Indibidualismoaren gailurra iristeagatik egin genezake, akaso, historia. Ez da erronka makala! Ez horixe! Animo!
Bat nator artikuloarekin. Eskuina beti ezkerra baino batuagoa dagoen legez, espainiar alderdiak euskaldunak baino batuago eta sendoago daude Euskal Herrian (horra hor Patxi Lopez….adibide lez). Nire ustez ezkerreko bloke abertzale bat sortu beharra dago!
[…] Alderdi abertzaleak zatikatuta daudela eta esparru elektoral berberetan mugitzen direla irakurri izan dugu maiz. Ezkertiar eta abertzaleentzat, begiratzen dugun betaurrekoen arabera, bost alderdi bost aukera egon daitezkeela kontatu dut [Ezker Abertzalea, Abertzaleen Batasuna eta Aralar nahikoa ziur, Eusko Alkartasuna zentzu batean sozialdemokratatzat har dezakegu eta Alternatiba sortu berriak alderdi ezkertiar eta soberanistekin akordioetara heltzeko borondatea erakutsi du], aldiz, eskuineko alderdi abertzaleen artean kokatuko nituzke, [hauek ere, begiratzen ditugun betaurrekoen arabera] EAJ eta H1!. […]