EAEko autoeskola guztien ia hirutik bat parte hartzen ari da gidabaimena euskaraz ateratzeko kanpainan
Euskaraz badu halako punttu bat leloarekin abiatu zen iragan uztailean gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi duenez, “arrakasta” izan da autoeskolek izan duten erantzuna, hala ia 100 dira egitasmoan parte hartu dutenak.
Gezurra galanta! nire alabak Irail honetan atera du gidabaimena Algortako Autoeskola batean. Publizitate hau zeukaten eta horrela egitea adostu genuen, baina azkenean ez zen posible izan Bizkaian gidabaimen praktikoa aztertzeko euskaldunik ez omen daukatelako. Beraz, ez gaitzatela engaina.
Gipuzkoan ere salatu dugu behin eta berriro azterketa praktikoa ezin dela euskaraz egin. Ikusi albiste hauek:
– Gidabaimenaren azterketa praktikoa euskaraz: esperpentoa bai, irtenbiderik ez.
– Gipuzkoan ez dago bermerik gidabaimeneko azterketa praktikoa euskaraz egiteko.
(Semaforoan)