Dolores Juliano: “kartzelak ez daude emakumezkoentzat eginda”
Antropologia eta feminismoaren inguruko hitzaldia eman zuen atzokoan. Dolores Julianok antropologiaren hautua egin zuen aspaldi, historiaren eta soziologiaren ikuspegiek asetzen ez zutelako. Lehenak, gizartearen ikuspuntutik, garrantzitsuenari baina, batik bat, nabarmenenari garrantzia ematen diolako, ondorioz, gertaera maskulinoari, Julianoren ustetan. Eta bigarrena, aldiz, zenbaki handien estatistiketan galtzen delako, partikulartasunak desagertuaraziz. Antropologian bilatu zuen, beraz, Julianok feminismoa aztertzeko parada.
Eta feminismoaren baitan baztertutako sektoreak izan ditu aztergai. Haren ustetan baztertutako talde horiek, emakumezkoen osotasunari eragiten baitio.
Azken urteotan presoengan jarri du arreta, preso dauden emakumezkoengan. Espainiar estatuko presoen artean, 100dik 8 soilik dira emakumezkoak eta Europako gainontzeko herrialdeetan, aldea, are nabarmenagoa da.
Kartzelak pobreziarekin estu lotuta daudela argi dago, eta estatistiken arabera, emakumezkoak pobreagoak dira gizonezkoak baino. Hori horrela, galdera nabarmena da: Zergatik daude emakumezko gutxiago karzteletan? Zergatik egiten dituzte delitu gutxiago?
Noski, ez gara izatez gizonezkoak baino zintzoagoak. Arrazoia emakumezkoek delituak ez egiteko estrategiak ezartzen ditugula omen da, eraginkorrak diren estrategiak. Julianoren arabera, emakumezkoak bere esku dagoen guztia egingo du deliturik ez egiteko.
Zer dela eta, ordea, hainbeste neke, hainbeste lan, deliturik ez egiteko? Zergatik egiten du emakumezkoak bere esku dagoen guztia presondegiak ekiditeko? Antropologoaren arabera, kartzela, emakumezkoentzako erabateko tragedia delako, gizonezko batentzat baino gogorrago delako.
Julianoren arabera, preso dagoen emakumezkoa ez da gai, gizartean betetzen dituen eta bete nahi dituen funtzioak betetzeko. Eta funtzioak betzetzeko gai ez denez gizartearekin harremana galtzen du. Emakume presoa, emakume antzua da sozialki, emakume baztertua da, bakartua.
Bikotekidearekin harremanak ez du iraungo, seme-alabak ezingo ditu zaindu, gurasoen kargu ezingo du hartu… Emakumea kartzelan erabateko bakardadean dago. Julianok esatera, kartzelak ez baitaude emakumeentzat eginda.
Artikulua irakurri bitartean ezinegon sumatu dut nere burua: bai, ados nago, baina…
Emakume presoak bi zama jasango ditu, jakina: bata, gizarteak -guk geuk, azken finean- emakume izateagatik emakume guztiei ezarri diena, eta bestea edozein gizakik preso egotegatik nozitzen duena. Baina ez dut uste espetxeak inorentzat egokiak direnik, presoa gizonezkoa izan, edo emakumezkoa izan. Eta gauza batez seguru nago: espetxeak ez du gizakirik hobetzen, baina seguru aski gizakirik hoberenak preso dauden horiek ditugu. Mundo honetako handikiak, horiek bai gaizkile galantak!
oso interesgarria iruditu zait hitzaldia, zeure laburpenean behinik behin. loturaren batean topatu al nezake osorik?