Clementek Kamerungo selekzioa gidatuko du

Atzo arratsaldean zalbadu zenez, Javier Clemente selekzio kamerundarreko entrenatzailea izanen da hemendik aurrera. Paul Le Guen entrenatzailearen lekua hartuko du beraz barakaldoarrak.

Atzo sinatu zuen akordioa Biarritzen eta 2012. urtera arte ibiliko da afrikar selekzioa zuzentzen, hau da, Afrikako Kopa jokatu bitartean. Bere lana ilusioa berpiztea izanen da, selekzioak Munduko Futbol Txapelketan huts egin ondotik.

Etoo goleatzailea izanen du bere menpe oraingoan eta iraganeko istiluak ahantzi beharko dituzte. 2006. urtean Expositori listua bota zion jokalari kamerundarrak eta Clementek honela erantzun zion prentsa aretoan: “Zuhaitzeta jaisten direnek egiten dute tu”.

MzA5NQ==

Irudia | Javier Clemente, Kamerungo entrenatzaile berria | Ratiywoods | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.