CAN: Politikarien itzalik gabeko lehen aurrezki kutxa

CANen logoa
Nafarroako Aurrezki Kutxa

CANeko eta Nafarroako presidentea den Miguel Sanzek (UPN) aurkeztu du kutxako estatutuak aldatzeko proiektua. Presidentearen esanetan, estatutua aldatzeko zergatia aurrezki kutxen “nazioarteko bokazioan” datza. Alegia, hemendik aurrera, eta mundu mailako ekonomiari so, aurrezki kutxek ez dutela tokian tokiko gobernuen finantza laguntzailearen rola egingo; “kreditu entitate pribatuak izango dira, oinarri soziala ahaztu gabe”.

Estatutu erreforma zuzenduko duen dokumentuaren arabera, CANek ez du foru izaera galduko eta “zuzendaritzako kideek erabat debekatuta izango dute, aldi berean, kargu politikorik izatea”. Honetaz gain, Entitate Sortzaileen Batzordea sortuko du; aholkuak emango dituen baina zuzendaritzan eraginik izango ez duen biltzarra. Guzti honekin, Sanzek “profesionaltasuna, autonomia eta independentzia” eman gura dio CANi.

Madrileko Gobernuaren oniritzia

Aldaketok egiteko, estatu espainiarreko Ekonomia eta Ogasun ministroarekin batzartu behar izan zen Sanz. Elena Salgadok interes handiarekin aztertu zuen Sanzen proposamena eta bere ministerioak bultzatu gura duen legearekin bat doala baieztatu zuen: “Gainontzeko aurrezki kutxek politikarien influentziaz aldentzeko pizgarria izango da Nafarroako kasua”.

Kazetaria.