Bost segundutan egin daitekeena

Bost segundutan mutil lagunarekin haserretu zaitezke. Zigarro bat piztu dezakezu. Mugikorra itzali. Ohetik jaiki. Komuneko iturria ireki. Nekatu. Poztu. Aspertu. Egunkaria hartu dezakezu (denbora gehiago emango dizu irakurtzeak). Arnasa har dezakezu lasai. Begiak itxi. Sofan etzan. Leihotik begiratu. Berriz aspertu. Despistatu. Lokartu. Kontzentratu. Besoak luzatu. Hiru aldiz ukatu. Barre egin. Ergela sentitu. Mindu. Bota, hartu.

Eta gauza askoz gehiago ere bai.

Galdu ote daiteke ordea bandera bat bost segundutan?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.