Bizi on baten sekretua

Urteak ziztu bizian pasatu zaizkit. Berriki, 50 urte bete ditut.

Ez dut denborarik galtzen iraganari so. Inporta zaidan bakarra: gaur eta orai.

Behar diren guziak baditut, familia, lagunak, lan interesgarri bat, ahantzi gabe oroz gainetik osagarri ona. Badakit gorputzak ez duela iraunen, bizi iturria egun batez itzaliko zaidala. Ez ditut ene pentsamenduetatik gogoeta hauek haizatzen, baizik eta bai alderantziz. Natura baitan dut gehien bizia, hots herioa, hezten eta onartzen, oldartzeak baretzen ikasten.

Argia egutegian, otsailaren 4ean, Gabriel Garcia Marquez-en erranaldi batek zion: “Zahartzaro on baten sekretua, bakardadearekiko hitzarmen zintzoa besterik ez dela”. Egia. Lotura guztietatik libratzea, ditugun dependentziez eta beldurrez askatzea, norberak bere barne indarra azkartzea, bakearen bila joatea.

Horretarako ene sekretua: egun guzietako gauza xumeak osoki beren betean bizitzea, sinpleki gozatzea, irriño eskaintzea ahal den bezainbat! Buru hausteak alde bat utzi, eta xori bat iduri, bizia eskertu.

Ez uste izan beti errexa dela, hori dena lana da. Filosofi bat. Enea.

Urepele Hairako zaldiak

Irudia | Urepele Hairako zaldiak | Maite Deliart Lacarra | Creative Commons By SA

Azkainen bizi, mendiak begi bistan ditudala, Larrunetik Jaizkibelera, natura eta euskal kulturzale naiz. Euskal kultur erakundean Uztaritzen ari naiz lanean, ahozko ondare mailan bai eta web multimedia integrazio lanetan www.eke.org atarian.

Zer duzu buruan “Bizi on baten sekretua”-ri buruz