Bi sarrera hauek zeuretzat nahi?
Argazkian ikusten dituzun sarrera beroiek zozketatuko ditugu parte hartzen duzuenon artean.
Honela jartzen du: Ekialdeko beheko tribuna, 16. erdiko atea, 5 sektorea, 22 ilada, 89 eta 91 eserlekuak. Sarrera bakoitzak, BEZ eta guzti 168,50 € balio zuen bere egunean, gaur auskalo. Nahi dituzu zeuretzat? Aukera bat behintzat badaukazu.
Irailaren 19an zozketatuko ditugu, kontzertua baino lehenagoko igandean.
Parte hartu nahi baduzu, udako egun batean zeuri gertatutako zerbait kontatzea eskatzen dizugu, bost lerrotik gorakoa. Saia zaitez besteontzat ere interesekoa gerta dadin.
Idazten txarra zarela uste baduzu, ostera, edo lotsa ematen badizu, uda honetan bertan ateratako argazki edo bideo berezi bat ere bidal dezakezu, bi lerroko deskribapenarekin.
Zer egin behar da zozketan sartzeko?
- Zuzeun izena eman gabekoa bazara, lehenik erregistratu egin beharko duzu. Honez gero zuzeularia bazara, ez duzu halakorik beharko.
- Behin izena eman duzularik, hona bidali zeure idazki, argazki edota bideoa, mezuan U2 zozketa adieraziz, eta kito. Oroitu, hala ere, erregistratuta eta zuzeulari edo gugeulari (elkarte bat bazara) bihurturik egon behar duzula.
Zozketan parte hartzeko bidalketak, Irailaren 17ko gauerdira bitartean onartuko ditugu.
Oharrak:
- Zozketan parte hartzeko, goian adierazitako egin beharrekoak bete beharko dira.
- Nahi adina bidalketa egin daitezke, baina partaide bakoitza behin bakarrik hartuko da kontutan zozketarako.
Kontzertu egunera artean, hemen uzten dizugu aperitifa tiki bat. On egin
Ez. Ez dut joan nahi.
Neuk ere ez!
Ba nik hamarnaka musika talde izanagatik U2 baino gustokoagoak, musutruk joateko aukera izanda, ez diot ezetzik esango.
Donostian izan ziren azken aldian bertan izan nintzen eta ez zen esperientzia txarra izan; beraz zozketan parte hartuko dudala uste dut, kontzertura lanera joan beharko dudala iruditzen bazait ere.
Edertasun bertangoxoaren bertangoxoz ustelduaren paradigma iruditzen zait talde hori aspaldidanik. Azal goxokoa eta atsegina da entzuteko, baina barrura elkortasunaren mingostasuna baino ez dit helarazten.
Nik ordainduta ez nintzateke joango, ez nintzen lengoan joan, eta honetarako sarrerak hartu nizkien lagunei internetten bidez eta niretzako ez nuen artu, baina muxutruk baldin bada pentsatuko nuke, edo bestela lagun bati oparitzeko.
Aioooo
Ni bai joango nintzateke.Aukera paregabea delako.
http://www.fastfatum.com/boymerchant-arch
[…] 25ean jarri genuen abian zozketa. BI SARRERA HAUEK ZEURETZAT NAHI? jarri genion izena. Eta batzuk hurbildu zarete, ez guk nahi adina hala ere. Zer ote da, U2 ez dela […]