Betiko jarririk dago?

Gauzak horrela dira, ez dugu ikusten? ez dugu ulertzen? Berdin du. Onartu beharko dugu. Halabeharrez. Hauxe da sinestarazi nahi diguten kredo berria:

Sinisten dut Jainko bat bakarra

Nagusi guztiz ahaltsu, bizimodu guztien egile,

ageri diren eta ez diren guztiena.

Sinisten dut Jaun bat bakarra, Kapitala

Diruaren Seme bakar,

mende guztiak baino lehen Handinahiak sortua.

Neurrigabekeriagandik Jainko,

egiazko Gehiegikeriagandik egiazko Jainko.

Sortua, ez egina,

Bizitzaren izate berekoa.

Haren bidez dira eginak gauza guztiak.

Gu gizonongatik eta gu salbatzeko

jarri zen munduan

eta Aberats ahaltsuen egitez

Banka miragarrian gorputz harturik,

nagusitu zen.

Kapital ahaltsuaren zerbitzuan

gugatik goretsia izan zen,

Ekonomiaren Liburu Santuak esan bezala,

gailurretara igo eta aldakuntzarik gabe

betiko jarririk dago.

Zu ere fede horretakoa zara?

Jaungoikoa?

Irudia | Jaungoikoa? | people heart industry | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “Betiko jarririk dago?”-ri buruz

  • Aintza goienetan Jaungoikoari
    eta bakea lurrean boterearen gogoko gizonei
    hain haundi ta eder zaitugulako,
    gora zu,
    bedinkatua zu,
    gorespen zuri,
    auspez agur,
    eskerrak zuri,
    Jainko Jauna, Burtsako Errege
    Aberastasunen jabe guztialduna.
    Jauna, Seme bakar, Kapitala
    Jainko Jauna, Inbertsioaren etekina
    Diruaren Seme:
    Zeuk zaintzen dozu munduko segurtasuna
    erruki, Jauna;
    Zeuk bermatzen dozu munduan ezarritako ordena,
    mantendu gure nahia.