Betekadaz betekada

MTAxMw==

Mahaiaren bueltan, mazapanak bultzatzeko xanpain botilari azken astinduak ematen ari garenean, urteroko esaldia: datorren urtean erdiarekin nahikoa.

Aperitiboak amaitzerako goserik gabe, galtzaren botoiak askatuta, musuak gorrituta.

Gustura eginagatik, ahalegin eta izerdi handiz amaitzen ditugu mahai gainekoak.

Amonak mahaiaren ertzetik betekada koordinatzen du. 3 kroketa soberan, biloba bakoitzarentzat bana.

Eta gabonetako afaria, bazkaria edo dena delakoa amaitzean, guztiak ados, datorren urtean gutxiago, datorren urtean erdia. Baina aurten eta datorrenean ere betiko betekada…

On egin!

Irudia | Betekada | hesdes | Creative Commons By SA