Berri Txarrak ikustera joan nahi?
Atez Ateko bilketa ezarri zela bigarren urteurrena betetzeko, jaialdi berezia ospatuko da apirilaren 9an Usurbilen. Egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira, baina gauean, Berri Txarrak, Desegin eta Odolaren mintzoa taldeen kontzertua izango da frontoian.
Egunean bertan sarrerak 12 euroko prezioa izango du eta aurretiaz erosiz gero, 10 eurokoa.
Zeuk ordea, ezer ordaindu gabe hurbildu ahalko duzu bertara, geurean post bat idatzita. Gaiak mila dituzu, gogoa besterik ez duzu behar.
Irudia | Berri Txarrak-en kontzertua ikustera joan nahi? | Ezezaguna | LGPL