Beltzez tindaturiko eguna

 wall-st

29ko crack-a duela 80 urte hasi zen zehazki. Orduko urriaren 24ko burtsaren jaitsierak izua ekarri zuen, eta ondorioz, banku krisia. Akzioak berezko balioaren herenean saltzen zituzten, eta eroslerik ez inon, guztiak akzioak eskuetatik kendu nahian…

New Yorkeko burtsan egun hartan bizi izan zen kaosaren erdian, poliziak ateak itxi behar izan zituen. Eta okerrena etortzear zen oraindik, bost egun beranduago burtsaren jaitsiera are handiagoa izan baitzen. Industrializatutako herrialdeen gainbehera markatu zuen krisi hark.

Orain, 80 urte beranduago, ekonomiak ere ez du alaitasunerako aitzakiarik ematen. Urtea baino gehiago, astelehenetik, igandera ekonomia beltza dela. Eta etorkizunak ere ez dirudi koloretsuagoa. Agintariak hondoa jo dugula esanez eta hemendik aurrera goranzko joera baizik geratzen ez dela, baina hilero-hilero estatistika ezberdinetan ez da halakorik isladatzen.

Euforiaren osteko kolpea izan zen hura. Okerrena gutxi ikasi genuela. Halako lezioa alferrik galdu genuela.