Begiradaren intentzioa
Duela ez asko, adibidez, Somalian adulterio delituengatik gizonezko bat harrikatu zuten. Haren heriotza, argazkiz argazki jarraitu ahal izan zen The Sunday Times-en eta sarean: Nola lurperatzen zuten, nola itxaroten zion heriotzari, nola harrikatzen zuten, eta azkenik, nola jasotzen zuten haren gorpu odoleztatu eta hila.
The Guardian egunkarian ‘Viewer or voyeur‘ artikulua kaleratu zuten irudi horien harira. Bertan, fotokazetaritzaren moraltasunaz gain, ikuslearen begiradaren intentzioaz hitz egiten zen.
Susan Sontag argazkilariaren hitzak ekartzen dituzte gogora, eta haren arabera, askotan, heriotzaren unearekin zerikusia duten argazkiak ohi dira sarituenak eta gehien zabaltzen direnak, gerrako argazkien artean. Horiek dira interesa pizten dutenak.
Eta aipaturiko artikuluan argazkilariaren rola zalantzan jartzeaz gain, ikuslearena ere jartzen da. Argazkilariaren motibazioak, unean uneko jokamoldeak, helburuak jakin beharko lirateke eginiko lana etikoa den edo ez jakiteko.
Eta ikusleekin zer? Sontagen arabera izugarrikeria gertutik ikusteak, asalduraz gain, lotsa edo errudun sentsazioa ere eragiten du. Agian halako irudiak ikusteko eskubidea duten bakarrak, lazgarrikeria hori nolabait arindu dezaketenak dira, edota argazki horiek begiratzetik zerbait ikasten dutenak. Gainontzekoak, voyeurrak besterik ez dira/gara.
Aipaturiko argazkiak hemen dituzue.
(Gai beronen inguruan, eta Mexikotik, Pornografia informatiboa? izenekoa argitaratu zuen atzo Gabriela Warkentin-ek El Paisen)
Ederra gaia eztabaidarako. Interesa duenarentzat, Susan Sontag-en “Hurkoaren minaren aurrean” lana interesgarria da.
Aipu pare bat eta galdera pare bat:
“Egoera injusto batean ez dago argazki justorik egiterik. Egitea besterik ez duzu.”
“Madarikatua ateratzen baduzu, eta madarikatua ateratzen ez baduzu”
Gerra batean sekula izan ez geranok, jakingo al genuke gerraren gordintasunaz, irudi gordinik ikusi izan ez bagenu?
Errepikapenaren eraginez, irudi gordinetara ohitu gaitezke?
Askotan zer baino gehiago nola egiten den da garrantzitsua. Bueno, eta zergatik, noiz, zenbatetan, zeinek, zertarako, non…
Inglesez dago, baina interesgarria da:
http://politicstheoryphotography.blogspot.com/2010/03/on-ethics-of-representation-missing.html
eta
http://politicstheoryphotography.blogspot.com/2010/03/ethics-of-representation-follow-up.html