Azken arnasa, murgildu aurretik
Zelako ezin egona, unibertsitatera berriz joateko hiru egun besterik falta ez zaizkizunean. Uda amaierak arraroak egiten zaizkizu, ez baitago zer eginik, beharrak asmatu behar izaten baitituzu, behar gosea asetzeko. Beharrezkoa duzu zuretzako une bat hartzea ez zoratzeko.
Horrelakoetan txangoak egitea da aproposa. Euskal Herriak ematen ditu hamaika aukera, ihes egin eta paraje ederretan arazoak ahazteko. Deskonektatzeko. Ctrl+Alt Supr eta kilkerren soinuez gozatu. Itsasoaren orroa kezka bakar gisa, belarraren laztana sentitu.
Azken arnasa murgildu aurretik.
Lore bat belar artean ixilik: