[Azalak] Okzitaniako suteak gaurko egunkarien azaletan

Okzitaniako suteak gaurko egunkarien azaletan –

Okzitaniako Gironda departamenduko eremuetatik eta Landetako eremura aurreratu diren suteek ia 7.400 hektarea erre dituzte dagoeneko, eta 10.000 lagun etxetik atera dituzte. Ia 1.100 suhiltzaile ari dira lanean Bordeleko mahastietatik gertu dagoen eremuan… Biriatouko muga-pasagunea berriro ireki dute dagoeneko. Akitania Berriko Prefeturak adierazi du sutea hedatzeko arriskua «oso handia» dela oraindik, beroagatik eta lurraren lehortasunagatik. Europako hainbat herrialdek konpromisoa hartu dute Frantziari laguntzeko.

FNSPF (AP)

Okzitaniako suteak egunkarien azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.