Aritz Aranburu, laugarren Tahitin

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

 

Egun  handia da Euskal Herriko surf munduarentzat eta baita kirolarentzat ere, zer demontre. Aritz Aranburu zarauztarra iaz aritu zen lehenengo aldiz WCT zirkuituan -surfaren txapeldunen liga- munduko surflari onenekin batera. Ez zen denboraldi samurra izan Aritzentzat, lesio bat tartean, ezin izan zuen proba askotan parte hartu. Baina ‘injury wildcard’ delakoa – lesionatuentzat gonbidapena- eman zioten beste behin parte hartzeko eta bere benetako maila erakusteko.

Esan eta egin. Eta nola gainera. Bederatzi aldiz munduko txapelduna izan den Kelly Slater estatubatuarra txapelketatik kanpo utzi zuen Tahitiko eta mundu osoko olatu famatuenetakoan. Teahupoon. Aritzek inoiz WCT zirkuituan lortutako posturik onena eskuratu du. Laugarren sailkatu da, final erdietan, Billabong Pro Tahitiko txapela eraman duen Bobby Martinezen aurka galdu eta gero.

Surflari paregabea dela erakutsi du Aritz Aranburuk eta inork bere gaitasuna zalantzan jarri badu,  bere lekua munduko onenekin batera dagoela argi geratu da.

Zirrarak azken segundoraino iraun zuen, baina azkenik munduko surflari onena, Kelly Slater, mendean hartu zuen, epaileen puntuazio altuena (9,77) lortu zuen tubo ahaztezin bati esker, besteak beste. Emaitza, Aritz Aranburu 17,27 Kelly Slater 15. Euskal Surfaren orrialde berri bat idatzia zen, baina oraindik lerro batzuk falta ziren.

Damien Hogbood eta Tom Whitaker ere gainditu ditu ondorengo mangatan, surf erakustaldi bikainarekin, eta txapelketa laugarren postuan amaitzea lortu du azkenean.  Orain arteko sailkapenik onena.

BILLABONG PRO TAHITI FINAL RESULTS:
1 –
Bobby Martinez (USA) 18.46
2 – Taj Burrow (AUS) 16.10

BILLABONG PRO TAHITI SEMIFINAL RESULTS:
SF 1:
Taj Burrow (AUS) 14.86 def. Michael Campbell (AUS) 10.00
SF 2: Bobby Martinez (USA) 17.17 def. Aritz Aranburu (EUK) 15.23

BILLABONG PRO TAHITI QUARTERFINAL RESULTS:
QF 1:
Taj Burrow (AUS) 15.33 def. C.J. Hobgood (USA) 14.06
QF 2: Mick Campbell (AUS) 12.84 def. Taylor Knox (USA) 10.17
QF 3: Bobby Martinez (USA) 15.93 def. Adriano de Souza (BRA) 12.67
QF 4: Aritz Aranburu (EUK) 11.66 def. Tom Whitaker (AUS) 10.66

REMAINING BILLABONG PRO TAHITI ROUND 3 RESULTS:
Heat 5:
Bobby Martinez (USA) 13.17 def. Andy Irons (HAW) 10.16
Heat 6: Adriano de Souza (BRA) 13.57 def. Jordy Smith (ZAF) 8.67
Heat 7: Aritz Aranburu (EUK) 12.56 def. Damien Hobgood (USA) 9.16
Heat 8: Tom Whitaker (AUS) 9.43 def. Mick Fanning (AUS) 9.40

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.