Arima bat dabil EITBko Miramongo egoitzan

 

Mamuetan eta beste munduko izakietan sinesten ez baduzu, hemen duzu iritziz aldaraziko dizun gertakari bitxi bat: Euskadi Irratiko Ilargipean saioa hasi aurretik gertatu zen, Donostian, ekainaren 12ko gauean. Gau horretan, hilero bezala, Mikel Lizarralde medium ezaguna zen kolaboratzaile bezala Dani Arizalaren saioan.

Saioa hasi baino lehentxeago, 11:00ak jotzear, Mikelekin batera joan zen laguna, Nerea, komunera joan zen. Atea itxita zegoenez, gizonezkoen komunean sartuko zela esan zuen. Danik esan zion ezinezkoa zela han norbait egotea, momentu horretan irratian zeuden bi emakumezko bakarrak estudioan edo erredakzioan zeudelako. Hala, Mikelek Nerea lagundu zuen komunera, atea irekitzen laguntzeko. Kanpoko atea, alegia, ez komun bakoitzera eramaten duen atea.

Biek indar ikaragarria egin ostean, bultzaka sorbaldarekin, ez zuten atea irekitzerik lortu. “Gogor-gogor, zegoen, kolarekin pegatu izan balute bezala”. Orduan, barrutik zetorren emakumezko ahots batek erantzun zien: “Aizu, ni nago!”. Eta Mikel eta Nerea, lotsaturik, barkamena eskatu eta bueltatu egin ziren.

Baina Daniri arraroa egin zitzaion, lankide guztiak bere tokian baitzeuden: Iratxe erredakzioan eta beste Nerea bat 23:00 albistegia ematen estudioan. Beraz, komunera itzuli ziren hirurak eta Danik nesken komuneko sarrera nagusiko atea zabaldu egin zuen, erraz. Eta inguruan ez zen inor.

Zer arraio gertatu zen?

Ahotsa biek entzun zuten, Mikelek eta bere lagun Nereak, ez zen ilusio bat izan. Mikelen arabera, arima bat egon zitekeen komun barruan. Oraindik hilda dagoela konturatu ez den norbait, langile ohiren bat –bizirik zegoenean egiten zituen gauzak egiten jarraitzen du–, edo adarra jotzen ari zen beste arimaren bat.

Mikelek dio edonori gerta dakiokeela; baina egia da bere inguruan gertatzea ohikoagoa dela, “parabolika baten modura funtzionatzen baitu” eta arimak erakarri egiten baititu.

Beraz, horrelako gertakariak maiz gertatzen omen dira baina ez diegu jaramonik egiten: argia bat batean itzaltzen denean, zerbait lurrera erortzen denean… Hurrengorako badakizu, agian arima adar-jotzaile bat izan dezakezu inguruan!

Hemen duzue gertakari bitxia kontatzen duten saioaren zatia.

6 pentsamendu “Arima bat dabil EITBko Miramongo egoitzan”-ri buruz

  • En fin, gero barre egingo diogu Iker Jimenezi… :/

  • Amonamantangorri 2012-06-14 16:08

    Likati?
    http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2781.0

    Honek guztiak Klaudio Landaren arratsaldeko mahainguruaren analisi sakon eta burutsu bat merezi du.

  • Kontuba ta zikiña! Ze mamu ta ze otxo kuarto!
    Azalpenik sinpleenak izaten dira egiazkoak eta kasu honetan garbi dago pertsona bat zegoela hor.

    • Bestalde, lotsagarria iruditzen zait Euskadi Irratia bezalako irrati publiko batek sineskeriak bultzatzea, legez galarazita egon behar luke. Zenbat diru publiko ordaintzen diogu Mikel Lizarralde delako horri hilero?

  • Halere, gaizki ulertu ez badut behintzat, Mikel bere laguna den Nerearekin joan omen zen komunera. Ez zegoen beste testigu “neutralik” bertan. Ondorioz, nork ziurta diezaguke ez dela lagun bien artean asmatutako historioa? “Montajea”, alegia. Kontautan izanda zein den Mikelen ofizio/negozioa, ez litzaioke batere gaizki etorriko horrelako zerbait, ezta? Gutxienez, lortu du zuzeun eztabaida piztea.

    Eta norbaitek baldin badaki, zabal dezala, mesedez, “zenbat diru publiko ordaintzen diogun Mikel Lizarralde delako horri hilero”.

    Hori bai, niri gustatzen zait Ilargipean irratsaioa (ez den-dena, noski).

  • Bi hankatako MAMU pare galanta hauek bai….. entretenigarria hala ere, jejej .