Aminatu Haidar Aaiunen da
Goizaldeko 02:00etan heldu omen da Espainiako Gobernuak jarritako hegazkinean, eta Marokori inolako barkamenik eskatu gabe, gose huelgaren 33. egunean.
- Garak aipatzen duenez, Euskal Herrian 23:30ak zirenean hartu zuen aberrirako hegazkina, ospitaletik atera ostean. Ospitaletik irteterakoan, “Saharako kausaren garaipena” aldarrikatu zuen. Gogoratu behar dugu Aminatuk ez zuela pasaporterik eta Espainiak emaniko salbokonduktoarekin abiarazi dutela.
- El Paisek, bere aldetik, gertakarien kontaduria egiteaz gainera, Frantziak eta AEBek Haidarren etxeratzean jokaturiko papera azpimarratzen dute. Fernando Peraitaren ustez, akordio nagusiena Maroko eta AEBen artean hitzartu da. Gaiaren birpasa egin nahi duenarentzat, Haidar kasuaren kronologia ere bildu du PRISA taldeko egunkariak.
- El Mundon, kronikaz batera, aberrian eginiko ongi etorriaren berri irakur daiteke Pedro J. Ramirezen egunkarian. Egunkari honek, bere aldetik, ez du Sarkozyk arazo honi aterabidea emateko jokaturiko paper garrantzitsua azpimarratu gabe utzi nahi.
- Publicon jazotakoaren jarraipena egiten dute lehenik. Ernesto Ekaizerrek, analisi batean, Angel Moratinos, Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroaren jokabidea aztertzen du, Espainiako Gobernuarena bezala. Bere azterketa interesgarria da. Aminatuk Lanzaroten eman zituen azken 24 orduen kronika hau ere badakar egunkariak.
- RTVEn, Aminatu Haidarrek Aaiunen lur hartu zuenekoaren jarraipena egiten du Joan Marcet korrespontsalak.
- La Vanguardian, Aaiuneko kaleetan nabari den tentsioa irakurri dut. EFE agentziak hedaturiko berria da.
- Ser irrati katean, ospitaletik irten zeneko kazetariaren lekukotza entzun daiteke.
- La Razon egunkariak horrela ikusi du Haidarren arazoa.
- EITBk, Haidarren etxeratzearen notizia eman du, baina agentzietan oinarrituta.
- Berriak, erredakzioa itxi zuenean, Mendebaldeko Saharara itzultzeko baimena eman ziola Marokok idatzi zuen.
Dena den, gauerdiko berria denez, egunkari batzuetako edizioak zaharkituak geratu dira eta goizean zehar informazioa eransten joango dira agerkari digitalak.
Irudia | Aminatu Haidar etxean | Ezezaguna | LGPL