5.000 laguni mesedea eta 4 milioitik gora lehengo berean
Alde guztietatik kritikak jaso ditu Celestino Corbacho ekonomia ministroaren neurriak. Ezkerretik neurria eskasa dela diote. Hain zuzen ere, hilabeteetan zehar kasik dirusarrerarik izan ez dituzten horiek pilatzen joan dira INEM-en estatistiketan, baina horiek ez dute laguntza jasotzeko eskubiderik. ERC-eko bozeramaileak, Joan Tardak, baldintzak urtarrilaren 1era zabaltzea eskatu du. Hala, estuen dabiltzanak lagunduko lituzke gobernuak, baina ez dirudi halakorik egiteko asmorik duenik.
Sindikatuetatik ere aurkako ahotsak entzun ahal izan ditugu. CCOOetik, adibidez, laguntza hori eskuratu ahal izateko baldintza batzuk kendu beharko liratekeela diote. Eta egoera ekonomikoa hobea izan arte mantendu beharko litzatekeela ere badiote. Baina Corbachok argi utzi du: “gobernuaren aurrekontua mugatua da”.
PPkoak bitartean “langabe-txeke”-rik onartzen ez dutela esaten… Maria Dolores de Cospedak, PPko idazkari nagusiak Zapaterori oroitarazi zion Frantzia eta Alemaniako ekonomiak hobera egin dutela. Hain zuzen ere, PPren familiakoak diren alderdiak gobernatzen duten estatuetan. Baina popularrak azken aldian (eta ez azken aldian) diru kontuetan nola dabiltzan ikusita, de Cospedalen hitzak ez dira ezeren berme.
5.000 laguni mesedea, eta 4 milioitik gora lehengo egoeran. Oraingoan ere, ez du ez PSOEk asmatu.