2024ko iruzkinduenak
2024ko iruzkinduenak –
Urteko sarrerarik iruzkinduenak, gurean kezka gehien eragiten duten gaiak erakusten dizkigute, eta horrexegatik, hauexek ezagutze aldera, eman dakargu atzean utzi berri dugun 2024ko laburpena, urtero ohi dugunez.
Bukatzear den 2024 honetan, herenegun sarrerarik irakurrienetan adierazi bezala, kasik 2.750 sarrera inguru argitaratu dira ZUZEU atarian, eta horietatik asko eta asko izan dira iruzkinen bat edo beste izan dutenak. 15 iruzkinetik gora 50 sarrerak izan dute, eta 15 sarrerak 30 iruzkin baino gehiago. Sarrerarik iruzkinduena Igor Goitiaren “Sinesmena eta ateismoaren aurretiko estadio komuna” izan da, 76 iruzkin izan ditu-eta. Joseba Aurkenerena, Joan Mari Beloki eta Josu Lavin dira 50etik gora iruzkin jaso dituzten gainontzeko sarreren sinatzaileak.
Izen abizenez sinatzen ez dutenen artean, BDS Euskal Herriaren “Milaka pertsona kalean, Nakbaren urteurrenean”, Laikotasunaren “Zerga aitorpena eta elizaren laukitxoa” eta Euskal Eskola Publikoaz Harroren “Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan” izan dira iruzkinduenak.
Salabardoak arrantzatutakoen artean, Onintza Enbeitak Berria egunkarian idatzitako “Gizonkeria”eta Markel Rio Taracidok Erria hedabidean sinatutako “Gazterik ez etxerik gabe”.
.
2024eko SARRERA IRUZKINDUNETAKO BATZUK
…
- IGOR GOITIAK: “Sinesmena eta ateismoaren aurretiko estadio komuna”
- JOSEBA AURKENERENAK: “Gau Beltza, udazkeneko euskal errito zaharra”
- JOAN MARI BELOKIK: “Euskal Europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde”
- JOSU LAVINEK: “Axularren aditza”
.
- PAKO SUDUPEK: “Bi politikari berezi Europan: Zelenski eta Puigdemont”
- JUAN INAZIO HARTSUAGAK: “Erre genituen sorginekin nahikoa ez daukagu”
- TXERRA RODRIGUEZEK: “Euskara ondo batua”
- FERMINTXO ZABALTZAK: “Ez aski emakume”
- XABIER GORROTXATEGIK: “Faltsua omen da Irulegiko inskripzioa”
.
- MARKOS ZAPIAINEK: “Galera estrukturalak”
- BITTOR HIDALGOK: “Argitasun esperantzagarria”
- GERMAN GORRAIZEK: “Asiron eta dei efektua”
- SANTI ANGULO MARTINEK: “Etxebizitzaren iruzurra”
- MARKEL ELORTZAK: “Genozidioa”
- JOANIKOTEK: “Good luck arrogant Racists-imperialist-zionists! Beharko duzue eta!”
- PATXI AZPARRENEK: “Aberri Eguna 24 eta Aro-Ziklo Berria”
2024ko iruzkinduenak