[Txiorik Onena] 2024ko 16. astea
[Txiorik Onena] 2024ko 16. astea –
Urteko 16. astea, zazpi txioko sorta batean bildu duguna.
Asteon, txondorra, europar hauteskundeak, turismoa, euskara idatzia, azterketak, arraunlariak, eta Chomsky izan ditugu mintzagai hautatutako txioetan.
Iragan asteko sortatik, Antton Telleriarena izan da bozka gehien izan dituen txioa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Txondorra ederra da gauez ere. Gaur kea ateratzen den zulotxoen izena ikasi dut, “LUMERA ZULUA”. Kolore urdina agertzen denean, maila horretaraino ikatz bihurtuta dago. Baina ez du añil kolorekoa irtengo, baizik grisaxka iluna. Kolore hori zen urdina gure aiton-amonentzat. pic.twitter.com/WPyiuJ9KR9
— Jose Angel Urquia (@joxeanjel123456) June 6, 2024
Europako Hauteskundeen emaitza nazi-gozoa izan da.
— Antton Telleria (@antton_telleria) June 13, 2024
Uda ofizialki hastear…une ona da hau gogoratzeko. pic.twitter.com/0uDC0YsMfo
— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA@mastodon.eus) ?? (@SnOiD_JaUnA) June 13, 2024
Gaztelaniaz Espainiako RAEren gomendioak errespetatzen dituen jendea.
Aldiz, euskaraz idazten duena hitz egiten duen bezala.
RAE 1 (600 milioi hiztun) Euskaltzaindia 0 (milioi eskas, kasurik onenean).
Kosta egiten zait ulertzea.
— Mikel Iturria (@iturri) June 13, 2024
Azterketak zuzentzen akitu dut. pic.twitter.com/UIvopnyv3m
— Santi Leone ? #GerrarikEz (@Farrcostar) June 14, 2024
Landa: Zein da zuretzat arraunlari onena?
Korta: Joder, zaila da hori esatea…
Landa: Baina horretarako ekarri zaitugu!
Korta: Arraunlaririk onena neroni. ?#11entzutekoETBpic.twitter.com/DGVuemqmCp
— Malcolm iXa ? (@ideiazabaldub) June 19, 2024
Chomsky benetan hiltzen denean…jendeak sinistuko al du?
— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) June 19, 2024
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Jode, bi aste ya manifesturik firmatu gabe…badaukazue zerbait?
— Antton Telleria (@antton_telleria) June 11, 2024
[Txiorik Onena] 2024ko 16. astea