[Txiorik Onena] 2023ko 44. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 44 Astea –
Urteko 44. astea, ohi dugun moduan, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, euskara izan dugu mintzagai nagusia hautatutako txioetan, Palestinarekin batera. Eta jakina, umore apur batentzako ere beti izaten dugu tartea.
Gainontzean, joan den astean aurkeztu genizuen sortatik, Dani Zelaiaren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Abenduak 3 Euskararen Eguna.
“Ulertzen ez gaituztenean,
Ulertuko gaituzte”.
( T.Monzon) pic.twitter.com/7boqR9KfqG— Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) December 3, 2023
Euskara da etorkin batentzat integrazio aterik handienetakoa. Komunitate euskaldunaren esker ona eta begirunea emango dizkio, harremanak eraikitzeko bidea eta lazo afektibo bat erraztuko dizkio eta pertenentzia sentimendu baterako oinarri berezi bat ezarri. #euskarareneguna2023
— Jon Maia Soria (@maia_jon) December 3, 2023
Egun honekin askotan gogoratzen naiz nola gaztetxoak ginela Astigarragako festetan kontzertu batean kuadrillan ginen… Orkestratxo batekoak oholtzan kantari: “Guuuuk, euskaraaaaaz…”
Eta halako batean mikrofonotik: “Vamos, todos juntos”“Zuuuk, zergatik eeez?”
Horixe.
— Estitxu Zabala (@EstiZabala) December 3, 2023
Nahiz eta askok dioten
ez dela horren erraza
sarri entzun dugun arren
“barkatu, ez naiz kapaza”
bidea egin daiteke
pausoz pauso, traza traza
jende politaz betetzen
euskalduna dugun plaza.
Ez agobiatu ikasten
gozatu hitzen jolasa;
euskararekin batera
hartu ezazu arnasa#kimua pic.twitter.com/XmCzOe2kI9— Manu Bendala (@bendalita) December 3, 2023
Norbaitek euskara “altxorra” dela esaten duenean, badakizu kutxa batean sartu eta lurperatu egin nahi duela.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) December 4, 2023
Bazen behi……………..#mikroipuina & #makrobehia pic.twitter.com/uoAlx7cT6Y
— ???????????? (@umoreaskea) December 7, 2023
Irudi tinko bat Gernikatik mundura ?
Gernikatik Palestinara ?? #batera
Gernika gehiagorik ez!
El mundo y la historia no deben aceptar un nuevo Gernika.#StopGazaGenocide #FreePalaestin pic.twitter.com/uvduC3ax5V— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) December 8, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Larunbatean Urbilen…
-Hola buenos días (Euskalteleko langilea)
-¿Con que compañía estas? Con @izarkom ??
-¿Y estas contenta?
-Si
-Por qué?
-Porque me hablan en euskeraTipoak azkar alde egin zuen.?
— Dani ? (@ZelaiaDani) November 27, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 44 Astea