[Txiorik Onena] 2023ko 34. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 34 Astea –
Urteko 34. astea, ohi bezala, zazpi txioko sorta batean dakarguna.
Asteon, zikoin bidaiariak; euskara Espainian eta Europan, edo are, Semperren ahotan; instrumenturik gabeko musika, elebakartasuna, Doritosak, eta itxaropena.
Joan den asteko zazpikotetik Irantzuren txioa izan da bozka gehien eskuratu zituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Atzo 300-etik gora zikoina zuri Gipuzkoako zeruak zeharkatu zituzten Europako iparraldetik zetozela, penintsulako hegoalde eta Afrikako bidean.
Bideoa Leorena da.
Bidai on!! pic.twitter.com/iIhy83VCjw— Eguzki (@EguzkiEH) September 16, 2023
Ez zait iruditzen Espainiako gorteetan euskaraz hitz egin ahal izatea gure hizkuntzarendako aurrerapausua denik, gure herriaren asimilazioan urrats bat aitzina bai, ordea. Europako Parlamentuan euskaraz hitz egin ahal izateari, aldiz, aurrerapausu itzela deritzot. #Erranbeharnuen
— Gaizka Aranguren Urroz (@gaizkaranguren) September 17, 2023
Autobide baten blokeora musika instrumentuak eramatea debekatu die Poliziak klimaren aldeko @NLRebellion taldeko kideei, Herbehereetan.
Bikaina beren erantzuna. https://t.co/TcoZ7Kr1tt
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) September 19, 2023
Zenbat aldiz egin du euskaraz Borja Semperrek bere bizitza osoan?
— Jozulin ????? (@jozulin) September 19, 2023
Elebakartasuna argazki batean. pic.twitter.com/97HonSZJHr
— Oihan (@epizentrotik_) September 19, 2023
Doritosak ez die beti ondo sartzen. pic.twitter.com/mqOxpWFQik
— IbonZS (@Ibonzs) September 20, 2023
“Elgoibarrera doan trena 5 minutuko itxaropenarekin doa” entzun berri du megafoniatik. Pena Bilboranzkoan sartu beharra dudala.
— Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) September 21, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Astea. pic.twitter.com/dlFtNi3HLz
— IRANTZU (@fufuperez) September 13, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 34 Astea