[Txiorik Onena] 2023ko 32. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 32 Astea –
Urteko 32. astea, ohi bezala, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Ikasturtea hastear gauden honetan, hauexek dira aukeratutako txioetan jorratu diren gaiak: Itsasoa, Urdaibai, Auzolana, Alardea, medikua, natura,…
Joan den asteko sortatik Unai Irigarai izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Itsas-harrian
Eguzki-izpi islak
ta ur xirripak#haikuakeuskaraz #haiku#haikufeels pic.twitter.com/8gHiutc9m0— Josu Jimenez Maia (@itxaurdi) August 17, 2023
Urdaibai @BirdCenter_ en izan naiz gaur eta eman didaten minigidak hegaztientzat bakarrik ez, pertsonentzat ere balio duela otu zait. Prismatikoen hiru koloretan ikus dezaket jendea ere… #hankabikozomorroagara pic.twitter.com/TZTZLaw3qT
— Garbiñe Larrea Iturralde (@Gar2Larrea) August 31, 2023
AUZOLANA MENDEZ MENDE…
Bilbo 1991 Bilbo 2023 pic.twitter.com/eZxy6Oajsc
— ???????????? (@umoreaskea) September 4, 2023
? Hauxe da Hondarribiko etxe guztietara bidali dugun mezua, eta agian jasoko ez duzunez, hemen utziko dizugu.#jaizkibelkonpainia pic.twitter.com/iVaNb6fvvm
— Jaizkibel Konpainia (@Jaizkibel1997) September 5, 2023
Mediku-errebisio bezperan entsalada afaltzeak adierazten duen errealismo magikoaren maila izugarria da, baina hementxe nago, letxuga ahoan.
— Idoia Torregarai (@bootxo) September 5, 2023
Naturaz, herri txikiez, jende xumeaz ari diren Twitter kontuei beste sosegu bat darie, tonu harmoniatsuago bat, maitakorrago bat. Ziur asko egoaz libroago daudelako, berezko izpiritualtasun batera arrimatuago. Diot nik; edo nire egoak.
— Gorkaerostarbe (@gerostarbe1) September 5, 2023
Irailerako gauzak pendiente uztea ez da garai batean bezain txarra pic.twitter.com/LDZJftfPCg
— Poblauko semea (@ZPudio) September 6, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Guk franko ongi ta zuek?#BortuetakoEuskalkiak #EuskararenHerrian pic.twitter.com/tjAUWJ6POp
— Unai Irigarai Oses (@unai_auritz) August 25, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 32 Astea