[Txiorik Onena] 2021eko 33. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 33. astea –
Urteko 33. astea, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, gai hauexek jorratu dituzte hautatutako txioek: arrainen bazka, elaiak, ametsak, odol emaileak, itsasoa, doaneko kafeak eta ikasturte hasiera.
Joan den asteko sortatik bozkatuena, alde izugarriarekin, Ibon Iza Totorikaren txioa izan dugu.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Arraina basa-fruituak jaten. pic.twitter.com/gIN02fESYq
— Ainhoa (@Ttuttuken) August 22, 2021
Elaiak pic.twitter.com/ngWyi9lWLl
— Zihara Enbeita (@ziharae) August 22, 2021
Goizaldean erdi lo, oinekin senarraren behatzak laztantzen ari nintzelakoan.. urrutiko agintea zen.#Kontrametsak
— Aintzane Muguruza Mendarte (@aintzanemug) August 23, 2021
#Odol emalea naiz. Pandemia dela eta, azken aldietan ez naiz gehiegi animatu… onartu behar. Gaur premiazko mezua jaso dut, erreserba gutxi daude eta (pandemia, uda…). Banoa. Ailegatzean, kriston ilara, eta gehienak, #gazteak. Ba hori! #esanbeharnuen #Basauri @DonanteSangrEus
— sonia jimenez (@soniajv) August 24, 2021
“Hemen itsasoa hasten da. Deus ez bota, otoi”. Donibane Lohizuneko estolda-zuloetan. ??? pic.twitter.com/RoL1AfHUAt
— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) August 25, 2021
Bat-batean gogoratu naiz behin New Yorken nire ezagun (euskaldun) bat ia-ia iskanbila batean sartu zela taberna batean, hiru kafe eskatu nahian tematu zelako barrakoari “free coffee” behin eta berriro eskatzen, gero eta ozenago
— ?Ana Morales ? (@AnaisNi) August 25, 2021
Enteratu gara ikasturtea hastear dela e, ez duzue zertan orduro gogorarazi behar.
— Beñat Sarasola (@bsarasola) August 25, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Bost urteko ume batek euskaraz bakarrik jakitea katastrofe bat da, eta 60 urte luzez euskal herrian bizi den auzokoak “buenos dias” esatea munduko ekintzarik naturalena da. #buenosdias #egunon #elemakarrak #nieznaizprinzesita #etahorrela
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) August 14, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 33. astea