[Txiorik Onena] 2021eko 24. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 24. astea –
Urteko 24. astea dakargu, apur bat berandututa, zazpi txioko sorta batean.
Asteon, hauexek dira hautatutako txioetan jorratu diren gaiak: Gotzainak eta gaitak, esanak eta izanak, Teleberria eta erakusleak, harmoniak eta koloreak, txertoak eta kantak, oinak eta oinetakoak, ostarteak eta lexikoa.
Pasa den asteko sortatik, Leire Pinedoren txioa izan zen bozkatuena, alde handiarekin.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Nik uste dut Gaita Gure bat errezatzen ari dela https://t.co/fuBzMoF2Kp
— Beñat Hach Embarek Irizar (@hatxen) June 12, 2021
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) June 17, 2021
Teleberri, erakusleak ikasteko programa hori:
-hemen: EAE
-hor: Nafarroa
-han: ipar EH#herribatgara— Oihana Bartra (@OihanaBartra) June 18, 2021
Harmonia pic.twitter.com/JOWMIxcllM
— Ainara Lasa Perez (@ainariss) June 18, 2021
INGURRUTSIK Oñatin. Oinetakoak galtzerdirik gabe janzten direnean. ORTOZIK: oinutsik, oinetakorik ez duela oinetan. “Han be txakurrak ortozik”. “Girixak sandaliak kaltzaakin ibiltten dittue, guk berriz ingurrutsik”. “Fraidiak sandaliak ingurrutsik ibiltten zittuain neguan be” pic.twitter.com/mWeDoy4JxV
— Jose Angel Urquia (@joxeanjel123456) June 18, 2021
Badaukat txertoa hartzeko ordua. Honek kanta bat merezi du.
? Maitasunaren uda ? pic.twitter.com/1j606um0q0— Katixa Agirre (@katixagirre) June 19, 2021
“Giro estalia” entzun dut Gaur egun-en, eta oraintsu “oskarbi-guneak”…@eitbAlbisteak. Ez da beharrezkoa kalkoak erabiltzea edo asmatzea. Horretarako dauzkagu “giro hitsa, goibela, iluna, tristea, lausoa…”, eta OSTARTEAK. Zain dezagun ondarezko lexikoa!!!!
— Kepadi (@Kepadi) June 20, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Laguntza eskatzeko adorea izatea indarra da, ez ahultasuna.
— Leire Pinedo (@leire_pinedo) June 7, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 24. astea