[Txiorik Onena] 2020ko 47. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 47. astea –
Urteko 47. astea, atzeratua genuen zazpi txioko sorta batean laburtuta.
Jorratu diren gaien artean, bukatu berri den Euskaraldia eta euskara kontuak dira nagusi, baina ez bakarra; mintzatu gara lotsez, tabernez eta bestez ere.
Joan den asteko sortatik Pedro Zuberogoitiaren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Egunen batean, Simba, hori guztia zurea izanen da! pic.twitter.com/8gtrSrwAmm
— AritzIbañezLusarreta (@aritzibanez) November 22, 2020
Zuei ere gertatzen zaizue? pic.twitter.com/rXd12DZVAw
— lander garro (@landergarro) November 24, 2020
Nafarroan tabernak berriz ireki behar dituzten une honetan, damu dut “guztiok gara nafarrak” ildoaren alde fuerteago apustu egin ez izanagatik
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) November 24, 2020
Euskaraldiko inspeksiñue!!#Euskaraldia #euskaraldiabermeo pic.twitter.com/rTP8ERaDSy
— Iker Bengoetxea (@KotxiseOst) November 26, 2020
— Greater Weever (@GreaterWeever) November 27, 2020
Euskaraz egiteko lotsa eta beldurra.
Gezurra badirudi ere, bi arrazoi hauek aipatu zituen J.B. Gamiz Ruiz de Oteo poeta arabar elebidunak duela 250 urte euskarazko bere lehen poesian eta baita ikasleek ere gaur @Berria-n
Utikan lotsak eta beldurra eta egin euskaraz! #Euskaraldia pic.twitter.com/59O9mkKMll— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) November 28, 2020
Zenbat jende, ahobizi txapa jantzita, ETBn erdara garbian. Ez dut ulertzen, benetan
— Alberto Barandiaran (@abarandi) November 29, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Euskaraldia, egiten duguna gara.
Ibarrekolanda institutuko ikasleek egindako esketxa, gustatuko zaizue. pic.twitter.com/NyzeBQE5s6— pedrozuberogoitia (@pedrozuberogoit) November 21, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 47. astea