[Txiorik Onena] 2020ko 29. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 29. astea –
Urteko 29. astea da atzean utzi duguna.
Asteon, hauexek dira hautatu ditugun txioetan jorratzen diren gaiak: Musukoen derrigortasuna, musuak, Murgaren euskara, ohorezko dantzak, kutsatzaileak, azken erabakiek eragindako haserreak eta hiri gorri bat.
Joan den asteko txio sortatik Aiora Mujikarena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Musukoaren derrigorrezko erabilera hauteskunde aurretik dekretatzea ez zen oso popularra, baina biharamunean egiteak pedagogia eskasa egiten du.
Gobernuarekiko eta erabaki politikoekiko mesfidantza areagotu baizik ez du egiten, horren kontu serioan.#Covid_19
— Gotzon Elizburu Beristain (@gauerdikoeztula) July 15, 2020
Badakizue… ????? pic.twitter.com/NPcHVG1Nh1
— nere nere (@aranburunerea) July 16, 2020
Musuko bat emango nizuke Nekanemurga, ETBn maseuskarila gehiago erabiliko bazenu!
— Edorta Arana (@EdortaArana) July 16, 2020
Agurra ohorezko dantza bat da. Miresten duzun norbaiti egitekoa, ez edonori, ez Agur horrek ordezkatzen duen kultura mendeetan zehar zapaldu duenari.
Niri, pertsonalki, lotsa emango lidake. https://t.co/0EpQA77AAP— Xabier Ka?il ? (@xabikarril) July 17, 2020
Kutsatzaileak beti besteak dira
— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) July 18, 2020
Bada hiri gorri-gorri bat pic.twitter.com/j3NvND2OeE
— Josu Bergara (@josubergara) July 19, 2020
Udalekuak itxi baina lanaldiak mantendu, tabernetako terrazak mantendu, barne turismoa sustatu.
Marroia familia-zaintzaileek jasango dugu. BERRIZ
Horrela ekonomiak ez du sufrituko?
Beti berdinek ordaindu behar dugu, ala!?
Ez nago haserre, nago bonba bat jartzeko moduan.— Aintzane Muguruza Mendarte (@aintzanemug) July 19, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
VOX Legebiltzarrera sartzen bada agian legebiltzarkide euskaldunek orain gehiago hitz egingo dute euskaraz, VOXekoa amorrarazteko besterik ez bada ere……………. #ejem #egizueeuskarazmesedezetafaborez
— Aiora (@probatxoa) July 12, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 29. astea