[Txiorik Onena] 2020ko 25. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 25. astea –
Urteko 25. astea dakargu txio sorta batean laburtua, eta 26. astea bukatzear den honetan.
Asteon, hauexek dira txioetan landu diren gaiak: Eroak eta zalantzak, sukalkia eta batua, Koronabirusa eta sua, besarkadak eta mediku probak, baita LGTBI aldarrikapena ere.
Joan den asteko txioetatik, bozkatuena Beistegikuarena izan da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ero esaten zioten pobre zenean, eta aberastu zenean eszentriko #mikroipuina
— Gari Otamendi Arrieta (@arrabita) June 19, 2020
Dudagoitia auzoko Ezbaieta etxearen parean. pic.twitter.com/keP9uzx2AU
— Xabi Zalbide (@xalbide) June 21, 2020
Zinez maite baduzu zure euskalkia, sukalkia edo etxeko hizkera, amonari baino entzun ez diozun hitz hori, osabaren betiko zirtoa, amak umetan amorrarazten zenuenan egiten zizun errieta-eretolika, eman eta zabal ezazu euskara batuaren bidez. Batuak adina eskertuko dizu euskalkiak.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) June 22, 2020
Salbu gea! #koronabirusa k prest sutan erretzeko #udakosolstizioa #gaztelu pic.twitter.com/3YJMYUvlYD
— EiderOlazarElduaien (@eiderolazar) June 23, 2020
Hau izango ote da normaltasun berria? ??https://t.co/BtjSGEftGH pic.twitter.com/BX4GFUfjCJ
— Jatsu Argarate (@jatsu) June 23, 2020
Urtea bete gabe, proba bat egin zioten semeari medikuntza nuklearreko aparatu batean. Besoetan nuela, aurpegia nire lepoaren kontra estutzen zuen. “Tranquilo, échate aquí” erraten zioten erizainek. Batek, “etzan, etzan hemen” erran artio ez zen lasaitzen hasi #InposizioaEtaAbar
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) June 25, 2020
Malagako Villanueva de Algaidas, 4,000 biztanleko herrian, udalak LGTBI bandera kendu behar izan du balkoitik 3 biztanleren salaketaren ondorioz. Herriaren erantzuna: 400 bandera baino gehiago jartzea. Argazki hau, ederrena pic.twitter.com/CbVGyU8gGZ
— ainhoaezeiza (@ainhoaezeiza) June 25, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Okelia ez da oso ona izango baina ondo eindakua bai! pic.twitter.com/uqggxgZ6ay
— Juanlu Glez. (@Beistegikua) June 13, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 25. astea