[Txiorik Onena] 2019ko 8. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 8. astea –
Urteko zortzigarren astea bukatu berritan, txio sorta berri batekin gatoz.
Asteon txioetan jorratzen diren gaien artean dira La Pollaren itzulera, ama hizkuntzaren berreskuratzea, sutan diren lapikoak, pilotarien ikurriñak, danbor formako eraikinak, Ibarrako edalontzi bidaiariak eta inauteriak.
Iragan asteko txio sortatik, azken momentuan, Kike Amonarriz gailendu da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
La Pollaren itzulerarako garai egokiagorik, nekez.
— Josu Goiko (@josu_goiko) February 20, 2019
Nire #amahizkuntza espainiera da. Nire #semealabahizkuntza euskara da, nire #amatxihizkuntza bezala.
Kendu ziguten eta berreskuratu dugu. Horratx gure indarra.
— Juan Pedro Urabayen Mihura (@JuanpeUra) February 21, 2019
Ñabardura:
– Lapikoa surtan itxi dot!
– Sutan, lapikoa sutan utzi dezula.
– Nik ez dot sutan ikusten!!
– Ba, hor dezu sutan.
– Bai, surtan ikusten dot, baina ez sutan.Lagun bategaz, janaria prestatzen nenbilela.
Surtan: En el fuego; Sutan: En llamas, ardiendo.
— A. Angos (@AAngos1) February 21, 2019
Auzia ez da soilik ikurrina bai ala ez… Kontua da Nazioarteko Pilota Fedederazioa (@FIPVOficial) Euskal Herriaren erabateko ukazioan tematzen dela.
Elkartasuna Bixintxo Bilbaorekin !
JTK, Euskal Herriko selekzioak lortu arte ! pic.twitter.com/1UpCaQ7wNa— Aitor Servier (@AitorServier) February 23, 2019
Etxez etxe ordez, Elkartez elkarte ekimena antolatu du aurten Urruñako Hazia kultur elkarteak. Kulturari eusten dieten gazteak goizean goizetik elkartu dira herriko giroa alaitzeko pic.twitter.com/jkkzK6uUkJ
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) February 23, 2019
Hara! Donostian eraiki nahi duten Danborrarena pabilioia eginda dago Ingalaterrako Billingham herrian 1968tik. pic.twitter.com/O0jEbmtpAl
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) February 24, 2019
Gure plastikoen "bidaiak"! #Ibarra-ko Gaztetxeko edalontzi puska hau azaldu zen atzo Landetako Seignosseko hondartzan. pic.twitter.com/8aZHdG1r7D
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) February 24, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Lagun baten ezagun bati Bilboko frutadenda berri batean gertatua. Sartu da dendara eta:
– Euskeraz?
Eta dendariak:
– Euskeras? Euskeras no tengo, amante. Pero si me dices cómo son te traigo para la semana que viene.#Daflipat
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 2019(e)ko otsailaren 12(a)