[Txiorik Onena] 2019ko 45. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 45. astea –
Urteko 45. astea ere utzi dugu atzean.
Asteon, goibel samar datoz hautatuko txioak, gaiei dagokienez: maitasuna, jantzi tradizionalak, ETB, negua, hauteskundeak, astelehena eta sagarrak dituzte mintzagai.
Joan den asteko txio sortatik, Xabi Zalbiderena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
“Ez gaudela maite ez gaituztenekin denbora galtzeko”
— Marixe. (@marixeruizde) November 6, 2019
Euskal jantzi tradizionala
neoprenoa da! https://t.co/BJzhtFdfet— ??????????x??™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) November 6, 2019
Gustura linkatuko nuke albiste hau: “ETBri euskarazko fikzioa, jatorrizkoa zein itzulia, aurrekontu handiagoz sustatzeko eskatuz manifestua kaleratu dute Euskaltzaindiak, Kontseiluak, Behatokiak, BIEUSEk, Mintzolak, Ibaiak, EABk, EIEk, EIZIEk, EHAZEk eta Galtzagorrik”.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) November 6, 2019
Hor goian negua ikusten da. pic.twitter.com/EL4821Uy5z
— Goizalde Landabaso ?? (@GoizaldeL) November 8, 2019
“Hauteskundeak pasa dira eta beraz herritarrek bete dute beren eginbehar politikoa” esan du Ortuzarrek.
Eta esaldi horretan laburbiltzen da, beste edozertan baino hobeto, EAEn nagusi den ikuspegia: tokatzen denean botoa eman eta utzi dena ordezkarien esku #A10hauteskundeak #A10
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) November 10, 2019
Asteko egun guztien artean astelehena da eskuin muturrekoena, nahiz eta egutegian beti ezkerrean jartzen duten. #AstelehenakUtikan
— Martin Kitto (@martin_kitto) November 11, 2019
Metak eta sagarrak:
– “Urtebi haundiya” deitzen diogu sagar klase honi. Sagarra biltzean, belar-metan sartu eta horitu arte uzten genuen han, gero horitzean jateko. – Maria Rita (Hernani). #ikiarriya pic.twitter.com/L3vsSvJaeO— Iñaki Sanz-Azkue (@sanz_azkue) November 11, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Jainkoaren aurrean apalik
Eusko lur gainean zutunik
Asaben gomutaz
Zin dagit sekula ez diedala esango
“jantzi txaketita”, “nahi duzu zumito?” eta “jan galletita”. pic.twitter.com/uWaOuDpsOk— Xabi Zalbide (@xalbide) November 3, 2019
[Txiorik Onena] 2019ko 45. astea