[Txiorik Onena] 2019ko 33. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 33. astea –
Urteko 33. astea atzean utzi eta zazpi txioko sorta berri bat dakargu.
Asteon hautatu ditugun txioen gaiak honakoak dira: G7a eta hondartza, perretxikoak eta biraoak, eskumuturrekoak eta ura; baita Nafarroa ere.
Iragan asteko sortari dagokionez, Kataluniako president Quim Torra i Plak idatzi zuen txiorik bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gipuzkoar lagun bategaz perretxikotan ibili nazen honetan esan duste, nik hau jan leiken itaundu edo galdetua ta gero… “Perretxiko, ziza eta onddo guztiyak yan zittezkek… Batzuk behin eta bestiak sarri… Baia yan, guztik yan zittezkek”.
Sasiletrau horrek esan dustena!
?
— A. Angos (@AAngos1) August 13, 2019
Pagoa, zaina, orbela, hostoa, tanta, ura, erreka, indarra, zarata, harria… zu? Ni, eskua, harria, zu. Bai, zu. Irribarrea. Eskua, zu, ura, harria. Lasaitasuna. Irribarre txikia. Arnasa. Poxa.
Zientzia ere badelako sentimendua. #goizueta #urumea pic.twitter.com/cUTx6W32Wu
— Iñaki Sanz-Azkue (@sanz_azkue) August 14, 2019
—Ostia puta!
—Aita, hitz itsusi bat esan duzu.
—Nik? Zein?
—Ostia puta.
—Zigortuta.
—Alaaaaa! Si zuk esan duzu!
—Si zuk esan duzu!? Orain bai, benetan zigortuta!— Isabel Etxeberria Ramírez (@isabeletx) August 15, 2019
via @maideeralvareez & @mikeliriarte pic.twitter.com/iwxH5DAYGs
— Basques of Late Capitalism (@BaskCapitalism) August 17, 2019
Batzuetan hondartzara joateko prestaketek kanpaina militar batekoak dirudite!
— leire narbaiza arizmendi (@txargain) August 17, 2019
Orreagako argazki honetan Nafarroako banderaren 5 diseinu desberdin bereizten dira.
Honetan ere adostasunik ez. Arazoa dugu lurraldetasunarekin, izenarekin eta ikurrekin pic.twitter.com/PsKuJvKJ8S— Josu Arraiz (@JosuArraiz) August 17, 2019
Kordobarako bidean trafiko abisu bat: “Evite paso fronterizo País Vasco”. Une batez bihotza irauli zait. G7koa gogoratu arte, segundu erdi batez, pentsatu dut lortu dugula. #mikroipuina
— Oihan (@oihantxabarri) August 19, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Gaur Jokin, Oihan eta Adurrekin, espetxeratuta 1.000 egun bete dituzten altsasuar gazteekin. Ez zaituztegu ahazten. Berehala aske uztea exijitzen dugu. Elkartasuna adierazi nahi diegu beraiei eta beraien familiei eta Euskal Herri osoari #AltsasukoakAske pic.twitter.com/HtVceHjc8v
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) August 10, 2019
[Txiorik Onena] 2019ko 33. astea