[Txiorik Onena] 2019ko 2. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 2. astea –
Urteko bigarren astea atzean utzi berritan, zazpi txioko sorta berri bat dakargu.
Asteon, txioetan jorratutako gaien artean dira G puntua, infrasoinuak, arrautzak, zereginak, presoen aldeko manifestazioaren aurreko danbor jotzeak eta osteko kale garbitzaileak, baita opari paper nekrologikoak ere.
Joan den asteko txio sortatik Garbiñe Larrearen txioa izan da bozkatuena, zaintza erdigunean jarri eta iraultza etxetik hasteko eskatzen duena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Mikelek:
-Ama, gorputzeko zati bat da “G”, zuk bakizu ze zati dan?
– ? ? Ez, zeinek esan dizu G horri buruz?
– Anek! Ingleseko maisuak!
-? Ah! Head! Burua da hori!— Otsoko (@jotsoa) January 7, 2019
Ze zarata, ze infrasoinu ateratzen dute Gaztetxeek, botereak jasan ezin dezakeena?
— txerren (@txerren) January 8, 2019
Arraultza supersonikoa pic.twitter.com/oP25PmzsoZ
— Alejo (@GarunaBorBor) January 10, 2019
Jende guztiak daki zer egin behar den, baina inor ez dago ezer egiteko prest. #EHXXI
— Gorka Julio (@teketen) January 10, 2019
Nire iloba danbor bat jotzen.
Heldu bat hurbildu eta Chayanen abesti ezagun bat kantatzen hasten zaio:
– Tambor, tambor…?
Eta ilobaren erantzuna:
– … mutil eeetxeeraaa???
??#U12BilboraBaionara #OrainPresoak— Beñat Hach Embarek (@hatxen) January 12, 2019
Bilbo Garbi Dantza #OrainPresoak pic.twitter.com/bAOp7fn3ib
— Nertxi (@Nertxi) January 12, 2019
Erregalo-paperik eskura ez eta egunkari orriekin bildu zuen oparia. Beranduegi zenean konturatu zen eskelen orrialdea aukeratu zuela #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) January 13, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Donostiako ospitalean amarekin, gaixo zaintzan. Ondokoa zaintzera ere alaba etorri da eta aldameneko gelan ere berdin. Pasillo hau amaz, emaztez, alabez, ahizpez, arrebez, koinataz eta amaginarrebez beteta dago. Hurrena #zaintzaerdigunean esatean #iraultzaetxetik egizue faborez!
— Garbiñe Larrea (@Gar2Larrea) 2019(e)ko urtarrilaren 2(a)