[Txiorik Onena] 2019ko 16. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 16. astea –
Urteko 16. astea izan da atzean utzi berri duguna.
Aste berriarekin batera, joandakoaren laburpena egin dugu zazpi txioko sorta batez, astero ohi dugunez. Asteon, txioetan jorratutako gaien artean dira antzinako telefonoak eta ez nazionalisten banderak, gartzelak eta hondartzak, fikziozko ingurumenak eta errealitate linguistikoak; baita Euskal Telebista ere.
Joan den asteko txio sortatik Txerrenena izan da bozkatuena, hauteskundeetako propaganda ahotan hartzen zuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
smartphonak etorriko dira,
baina nire herriko telefono kabinak
iraunen du zutik. pic.twitter.com/B8MRiN1ebD— Martin Kitto (@martin_kitto) April 16, 2019
Firenze eta Erroman Espainiako ikasle talde asko ikusi dugu. Oso nabaria da krisiak gogor jo duela Espainian ze horietako askok berokirik ez eta babesteko bandera espainolak besterik ez zuten. Gizajoak.
Oso gogorra izan behar du hori nazionalista ez zarenean.— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) April 17, 2019
Bortizkeriarik gabe, zilegi da independentista edo zernahi izatea pic.twitter.com/0m4P46n29u
— Santi Leoné (@ororostorm) 18 de abril de 2019
Gaur Egun jarri eta:
– Ahate-ama eta ahatetxoak hiritik paseoan
– Notre Dameko sutearen "bideo berriak" Sena ibaitik ateratakoakJada ez dut bereizten telebistako albistegien eta whatsapparen artean, eta telebistako arduradunek antza denez ezta ere.
— txerren (@txerren) April 18, 2019
#Donostia https://t.co/6RjBiDLp3b pic.twitter.com/e17RzE6Znt
— ion markel (@ionmarkel) April 18, 2019
ze guapo game of thrones ??? pic.twitter.com/1PZNcudywE
— sisifo (@lasisifo) April 20, 2019
Estafetako Tabernaren okindegia (Iruñea):
– Ogi bat, mesedez. (11. eguna)
– ¿Qué me has dicho?
– Un pan, por favor.
– Muy bien.
– Eskerrik asko. Agur.
– Adioooooosss.Eska diezaiegun euskaraz etengabe, otoi.
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) April 21, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:+
Eskerrak megafoniadun furgonetak dauden, bestela ez nuke jakingo nori bozkatu.
— txerren (@txerren) April 15, 2019