[Txiorik Onena] 2018ko 37. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 37. astea –
Urteko 37. astea ere utzi dugu atzean dagoeneko, eta astea laburtzen saiatu gara, egin ohi dugun moduan, zazpi txioko sortarekin.
Asteon, txioetan jorratzen diren gaien artean dira ikasturtea hasi berri duten eskoletako irakasleak, politikariek hedabideetan duten presentzia eta jakinmina eragiten duten atariak. Baita tradizioak eta traizioak, robotak eta galderak, zalantzak eta ziurtasunak ere; eta mugimendu sozialak, pintadetara ekarriak.
Joan den asteko sortatik Idurri Eskisabelen txioa izan da bozkatuena, Hondarribiako Alardearen aferaz mintzo zena.
Eta asteon, zein uste duzu izango dela zazpi txioko sorta honetatik nabarmenduko dena?
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gaur kalean entzuna: "Pero qué es, andereño o andereña?"
— ??Galder Gonzalez?? (@theklaneh) September 10, 2018
Aitortu behar dut ia gehiago ikusten dudala Denis Itxaso gure alaba zaharra baino.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 12, 2018
Atarian zintzilikatu digute #mikroipuina edo ze interesgarri dagoen #LifeHBO 5.kapitulua ya! pic.twitter.com/uY3elf2cZU
— Maialen Sobrino (@Maia_lehen) September 13, 2018
Tradizioa, oraina justifikatzeko asmatzen dugun iragana.
— Oier Araolaza (@oaraolaza) September 14, 2018
Interneten robota ez naizela frogatzeko egiten dituzten galdera gero eta konplikatuagoek arazo existentzialak sortarazten dizkidate #bip
— Idoia Torregarai (@bootxo) September 15, 2018
Zalantzaren alde, zalantza barik.
— txerren (@txerren) September 15, 2018
XXI. mendeko mugimendu sozialak, laburbilduta. pic.twitter.com/ciPPoczmxH
— Garu jat izena ?? (@GaruNaiz) September 17, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Dei iezadazue inuxente ( inuzentzia gero eta gehiago jarrera politiko bat delakoan nago), baina baztertzaileen Hondarribiko atzoko oldarraldia hil-hurren den piztiarena izan zelakoan nago. Zorionak #JaizkibelKonpainia ! Eredu handia zarete!
— Idurre Eskisabel (@idurreski) 2018(e)ko irailaren 9(a)