[Txiorik Onena] 2018ko 29. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 29. astea –
Urteko 29. astea da atzean utzi berri duguna, bete-betean udako opor giroan.
Asteon, hautatu ditugun txioetan jorratzen diren gaien artean dira Aste Nagusia pirata, Aturriko ilunabarra, tabernari euskaldunak eta herri-kirolari ultraespainiarrak; baita mezak, aparkalekuak eta sorginorratzak ere.
Joan den asteko sortatik, Maialen Sobrinoren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Aste nagusirako prest! Eta zu?#donostiakopiratak pic.twitter.com/WmZbjbtdnV
— gorka artetxe (@artetxino) July 14, 2018
Aturri ibaiari so.#Baiona pic.twitter.com/8PWoKUcfuY
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) July 16, 2018
Tabernariari euskaraz eskatu.
Alboan dudan bezeroak hari:-Ez nekien euskaraz hitz egiten zenuenik.
-Bai, baina euskara motza. Berarekin [nigatik] beti egiten dut.
-Euskaraz egin beharko dugu ba hemendik aurrera. pic.twitter.com/RMHH4pKPcb— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) July 17, 2018
Fernando Savater, euskal kultura eta ohituren defendatzaile sutsua, gaur Donostian, bere alderdiko promozi-ekitaldi batean, herri kiroletako erakustaldi baten aurretik: lau kanaerdiko eta bi oinbiko zatitu ditu estilo handiz bere alderdikideek animatuta. Gora gure aizkolaria! pic.twitter.com/IzoygqkC3G
— Etxe Doktorea (@Pardeluts) July 19, 2018
@martin_kitto Bat hain zen zekena, meza telebistaz ikusten zuela eta otarratxoa pasatzerako momentuan katez aldatu. Istorioa ez da nirea, baina Etbko meza santuarekin horrelakorik gertatzen ote den pentsakizuna eman dit.
— AitziberGorrotxategi (@a_gorrotxategi) July 19, 2018
Hondartza ondoko aparkalekuan txartelak saltzen duenaren despatxoa (3 euro). Asturies. pic.twitter.com/BPvbwKekpR
— Goio Arana (@goioarana) July 22, 2018
Momentua.#sorginorratzak #calopteryxvirgo #pirinioak pic.twitter.com/tnrWlTfs2X
— Iñaki Sanz-Azkue (@sanz_azkue) July 23, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Euskaratik ezin urrunago bizitzea Euskal Herrian + nire “guiri” itxura = komeriak denda batean:
– Hau eta hau, faborez.
– Eeehh…packing? Do-youu…want? (plastikozko poltsa seinalatuz)
– Ez, ez,lasai.
– Fivee…ten.
– Tori.
– Thank you
– Zuri?#ahobizi meets #belarriready— Maialen Sobrino (@Maia_lehen) 2018(e)ko ekainaren 16(a)