[Txiorik Onena] 2018ko 20. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 20. astea –
Urteko 20. astea laburtu dugu inoiz baino beranduago datorren txio sorta batean.
Asteon txioetan jorratutako gaien artean daude Palestina eta bareak edo parkinak eta gurutzatzeak, teilatuak eta “ardura”, ertzainak eta euskaltegiak edo euskara eta psikologia, Iruñea eta “Euskadi”.
Joan den asteko sortatik, Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda jaunak txiokatua izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
— Iñaki Errazkin (@Errazkin) May 14, 2018
Gurutzatu diren unea galdu dut. pic.twitter.com/cLRTAvx0ii
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) May 15, 2018
Bera lasai dagoela dirudi, ni izerditan. pic.twitter.com/rhs2J0mdjP
— gorka artetxe (@artetxino) May 17, 2018
Auzora iritsi naiz eta dendan erosi dut, lau lagun agurtu ditut eta beraiekin mintzatu naiz. Gero taberna batean eskatu dut eta erromes batzuei aulkia libre ote zegoen galdetu diet.
Dena euskaraz eta erromesekin ingelesez.
Hiri buruzagian. Dosdejunioko manifa fuck off.— Merytxell Seriosky (@Lupilakasta) May 21, 2018
Psikologia titulua konbalidatuko digute egunen baten euskaltegietako irakasleoi, jardunean egindako orduengatik! Ufa!
— leire narbaiza arizmendi (@txargain) May 21, 2018
Jakin nahiko nuke zer gertatuko litzatekeen ertzain batek euskaraz hitz egiteko eskatuko balio gaztelaniaz mintzo zaion herritarrari. #JakinNahikoNuke
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 23, 2018
"Ardura" eta "Euskadi" hitzak 155 aldiz errepikatu eta aurrera, hemen ez da ezer pasa.
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 23, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Aurtengo Garaipenaren Eguna ospatzeko 2011ko argazki hau dakart.
Konstantin Pronin tankista bielorrusiarra, desfilearen aurretik bere unitateko burkideak itxoiten. Ordubetez itxoin zuen. Ez ziren agertu. Bizirik geratzen zen bakarra zen. pic.twitter.com/1w2DNY2qA7— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) 9 de mayo de 2018
Ostia! Aste honetako txio sorta bikaina ezta?
Behin bakarrik bozka leike??
Hhummn…