[Txiorik Onena] 2018ko 18. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 18. astea –
Urteko 18. astea bukatu berritan, zazpi txioko sorta berri bat dakargu laburpen gisara, ohi dugun gisara.
Aste honetan jorratutako gaien artean da ETAren amaiera, menderatzailearen tresna, erlojuak eta maratoiak, Lehendakari bat eta bera bakarra, orain SSIFF den Zinemaldia eta lanpostuak.
Joan den asteko sortatik Andoni Mikelarenaren txioa izan da bozkatuena, alde handiarekin.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
“Menderatzailearen menderatze tresna, hizkuntza da” pic.twitter.com/6ZvxkfDEEl
— zital (@ZiTAL) 2018(e)ko maiatzaren 1(a)
ETA kitto! https://t.co/b8rsfeprpq
— Iñigo Susperregi (@inigosuspe) May 2, 2018
Erlojua galdu dut,
ez dut faltan botatzen,
ordu jakinetan izan ezik. #EzDaukatDenborarik— Irati Iciar #ahizpa (@IratiIciar) May 3, 2018
– "Frantzia" parteko "kolektibitate presidente" horrek lankidetza garrantzitsua du abertzaleekin.
– Nafarroako "presidente" horrek, gobernu ituna EH Bildurekin, besteak beste.
– EAEkoak, "lehendakari bakar" horrek, abertzaleekin itunik ez batere, PSErekin eta PPrekin baizik.— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) May 4, 2018
“Sumatuz euskaldunak,
ospetsu nahian,
guretik deus ez duen
hizkuntza mihian,
sofritzen egoiten naiz
horien erdian,
gutaz ahalgetuta,
nigarrra begian” (Xalbador). Ba hori, ze modernoak garen denok. #EHE pic.twitter.com/7KGW6D6VZi— Itzea Urkizu Arsuaga (@itzeaitzea) May 4, 2018
Maratoia. Gasteiz. pic.twitter.com/npxFZEOqsE
— Goio Arana (@goioarana) May 6, 2018
Ikasle batek: "lan-poztu" idatzi du, eta garai hauetan ez zaio arrazoirik falta.
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) May 7, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Hormak eta harresiak ez ditugu maite… pic.twitter.com/aneHj22cHP
— Andoni Mikelarena (@Andonimik) 2018(e)ko apirilaren 28(a)