2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)
2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)
2017an ere, orain arte bezala, txio onenaren peskizan jarraituko dugu astero, nagi samar hasi bagara ere. Hemen doakizue aurreneko sorta, ohi bezala zazpi txiokoa.
Jorratu diren gaiei erreparatuta, jokoa ez dela jolasa gogorarazi digute, larunbateko manifestaldira deitu, Errege Magoak edo Urrezko Danborra pairatu, sagardo denboraldia ireki edo euskal kitsch museoara sortzeko proposamena egin. Eta guzti hauetaz aparte, txapela defendatzen duen @martin_kitto-rena, nola ez!
Bateren bat gustatuz gero, eman bozka eta parte hartu asteroko txio onenaren aukeraketan.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ondo leudeke selekzio ofizialak. Baina bien bitartean, nori dagokio kirolari euskaldunei "jokatu" egiten dutela esatea, eta ez "jolastu"?
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) January 4, 2017
Goiko umeari erregeek supermerkatu karro bat edo mehategietako bagoi bat ekarri diote. Argggggg!!!!!!!!!
— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) January 6, 2017
#DAFLIPAT
"Garraio publikoa erabili ondoren, garbitu eskuak".
Mezu hori irakurgai Donostiako autobus barruko pantailan. #GureEskuZikinak— Martin Kitto (@martin_kitto) January 9, 2017
Euskal-kitsch museoa irekitzekotan bazabiltza, ez ahaztu niri eskatzen gaur erosi dudan pieza… pic.twitter.com/awNyPiTZjA
— Goio Arana (@goioarana) January 9, 2017
Larunbat honetako manifara ez dadila etorri nahi ez duen inor etorri.
— txerren (@txerren) January 9, 2017
Sagardoaren eta marmotaren egunak (aspaldiko uztarik onena, esan barik doa). Tanborren infernuaren ataria. Pangipuzkoarrismoa.
— Oier Gorosabel (@Txikillana) January 11, 2017
Galdera: zer du Donostiako urrezko danborrak, hirian egiten ari diren gehiegikerien aldean, EAJ eta PSEren arteko desadostasunak antzezteko?
— Pilon (@pmendibil) January 11, 2017
.